Novgorod
| Novgorod Великий Новгород | |||
|---|---|---|---|
| hiri/herria | |||
| Administrazioa | |||
| Estatu burujabe | |||
| Errusiako oblastak | |||
| Alkatea | Jurij Bobrysjev (en) | ||
| Izen ofiziala | Великий Новгород | ||
| Jatorrizko izena | Великий Новгород | ||
| Posta kodea | 173000–173999 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 58°31′16″N 31°16′33″E / 58.52099°N 31.27579°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 90,08 km² | ||
| Altitudea | 25 m | ||
| Mugakideak | Novgorodsky District (en) | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 222.669 (2025eko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 2.472 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Sorrera | 859 | ||
| Telefono aurrizkia | 8162 | ||
| Hiri senidetuak | Rochester, Bielefeld, Moss, Zibo, Watford, Nanterre eta Valga (Estonia) | ||
| http://www.adm.nov.ru/ | |||
Novgorod edo Veliki Novgorod (errusieraz Новгород edo Великий Новгород; euskaraz "Hiri Berri Handia") Errusiako hiria da, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean dagoen Novgorod oblastaren hiriburua. 2010. urtean 218.717 biztanle zituen[1]. Mosku eta San Petersburgo hiriak lotzen dituen M10 errepide federalaren eta Voljov ibaiaren ertzean dago.
Novgorodeko Errepublikaren hiriburua izan zen. UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turismo-gune garrantzitsua da. Ongarri kimikoak, zurgintza (altzariak) eta metalurgia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Novgorod Errusiako hiri zaharrenetarikoa da: kroniketako lehen aipamena, 859. urtekoa da. 882an Novgorodeko Oleg (Oleg Jakintsua) printzea Kievez jabetu eta han Errusiako lehen hiriburua eraiki zuen. 989an Vladimir I.a printzearen garaian hango biztanleak indarrez bataiatu zituzten. 1019tik aurrera halako gobernu propioa eskuratu zuen. Hala, XI. mendetik aurrera, Hansako zenbait hirirekin lankidetzan ari zela, merkataritza-gune garrantzitsu bihurtu zen, Errusia eta sortaldea Alemaniarekin eta Baltikoko lurraldeekin harremanetan jartzen baitzituen. Sartaldeko merkatariek garia, larruak, gatza, arrain lehorra eta beste zenbait produktu eskuratzen zituzten han. 1242an Alexander Nevski printzearen laguntzarekin Zaldun Teutoiei aurre egin ahal izan zien. 1478an Ivan III.a Handiak Moskuren azpian ezarri zuen. Hala ere, Novgorodeko biztanleek hiriaren askatasunaren alde egin zuten, eta 1570ean Ivan IV.a Izugarriak haietariko asko hil, eta bizirik geratu zirenak erbesteratu zituen. XVII. mendean Baltikoko Gerrek hiriaren beheraldi ekonomikoa ekarri zuten. Bigarren Mundu Gerran hiriko monumentu asko hondaturik geratu ziren, geroztik zaharberritu diren arren.
Artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentu asko ditu, garrantzi handikoak eta Errusiako lehenengo artean eragin sakona izan zutenak.
"Novgorod eta inguruko monumentu historikoak" Gizateriaren Ondarearen multzo bat da, Errusiako Veliki Novgorod hirian eta inguruan Erdi Aroko hainbat monumentu dituena. 1992an inskribatu zen eta hauek barne hartzen ditu:
Hiriko zentro historikoa (Santa Sofia katedrala (1050) eta San Nikolas katedrala (1113) barne) eta Novgorodeko Kremilina, Zentro historikoa Jaroslav I.a Kievekoa (Jakintsua) printzearen gortearen multzoarekin eta Gure Ama Zeinuaren monasterioarekin (Znamenskyko katedrala) batera, Zverin monasterioa, San Antonio monasterioa, Jaiotza landan eliza, Neretdista eliza (1198), Yuriev (San Jurgi) monasterioa eta bere eliza (XII. mendea), eta beste.
Bizantzioko tradizioetan oinarriturik, XII-XVI. mende bitartean Novgoroden garaturiko ikonografia eta horma-pintura Errusiako artearen oinarria izan da.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Novgorodeko kremlina
- Errusiaren Milurtekoaren monumentua.
- Santa Sofia katedrala
- Santa Sofia katedrala barrutik
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Novgorod hiriko webgunea (Errusieraz) (Ingelesez)
- Novgorod hiriko turismo bulegoaren webgunea (eleanitza)
