OR6A2
OR6A2 (ingelesez: Olfactory receptor 6A2, "6A2 usaimenaren errezeptorea") proteina bat da, gizakien OR6A2 geneak kodetzen duena.
Funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Usaimenaren errezeptoreek usaina jariatzen duten molekulekin elkarrekintza dute sudurrean, usaimen gisa ezagutzen duguna sortuz neuronak kitzikatzerakoan. Usaimenaren errezeptoreak G-proteinei lotutako errezeptoreen (GPCR) familia handi bateko kide dira. Guztiek partekatzen dute 7-transmintza domeinuko egitura bat hormonen eta neurotransmisoreen errezeptoreekin, eta usaimen seinaleen transdukzioaz arduratzen dira. Usaimenaren errezeptoreen gene familia genomako handiena da[5].
Garrantzi klinikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]OR6A2 genearen bariazioa lotuta egon daiteke pertsona batzuek martorriaren usaimenaren eta zaporearen duten erreakzioarekin: pertsona batzuei asko gustatzen zaien usaina den bitartean, beste batzuei nazka ematen die[6]. Populazioaren % 3tik %21era bitarte xaboiarekin edo oka egitearen usainarekin lotzen dute, edo esaten dute Pentatomidae intsektuen usain txarrarekin lotzen dutela. Honen arrazoia xaboiek, detergente batzuek, martorriak, kanelak eta Pentatomidae familiako intsektuek izaten dituzten aldehidoetan legoke[7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000184933 - Ensembl, May 2017
- 1 2 3 GRCm38: Ensembl release 89: ENSMUSG00000070417 – Ensembl, May 2017
- ↑ Human PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ Mouse PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ «OR6A2 olfactory receptor family 6 subfamily A member 2 [Homo sapiens (human) - Gene - NCBI»] www.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2021-04-28).
- ↑ Eriksson, Nicholas; Wu, Shirley; Do, Chuong B.; Kiefer, Amy K.; Tung, Joyce Y.; Mountain, Joanna L.; Hinds, David A.; Francke, Uta. (2012-11-29). «A genetic variant near olfactory receptor genes influences cilantro preference» Flavour 1 (1): 22. doi:. ISSN 2044-7248. (kontsulta data: 2021-04-28).
- ↑ (Ingelesez) Callaway, Ewen. «Soapy taste of coriander linked to genetic variants» Nature News doi:. (kontsulta data: 2021-04-28).