Edukira joan

Pastor Bonus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pastor Bonus
Jatorria
Egilea(k)Joan Paulo II.a
Argitaratze-data1988
IzenburuaPastor Bonus
Ezaugarriak
Hizkuntzalatina

Pastor Bonus (euskaraz: «Artzain Ona») konstituzio apostolikoa, Joan Paulo II.a Aita Santuak 1988ko ekainaren 28an aldarrikatua, Erromatar Kuriako sail (terminologia kanonikoan dikasterio bezala ezagutzen direnak) eta erakunde ezberdinen osaera eta eskumenak arautu zituen lege-testua da. Praedicate evangelium Konstituzio apostolikoak indargabetu eta ordeztu zuen, 2022ko ekainaren 5ean indarrean jarri zenean.

Pastor Bonus, erromatar kuriaren erreforma handietako bat da. Bere helburua, erromatar pontifizeari laguntzea da, Eliza katolikoaren gobernuan. Kuriaren beste erreforma handiak hauek dira: Gregorio VII.aren erreforma XI. mendearen erdialdean, Sixto V.arena 1588an, Pio X.arena 1908an eta Paulo VI.arena 1967an[1].

Lehen kapituluan, Joan Paulo II.ak erromatar kuriaren dikasterioen arau orokorrak garatzen ditu. Bigarren kapitulutik aurrera, konstituzioak arau partikularrak jasotzen ditu, hau da: bigarren kapituluan, Egoitza Santuaren Estatu Idazkaritzari buruzkoa; hirugarren kapituluan, kongregazioei buruzkoa; laugarrenean, auzitegiei buruzkoa; bosgarrenean, pontifize-kontseiluei buruzkoa; seigarrenean, bulegoei buruzkoa; zazpigarrenean, Erromatar Kuriaren beste erakunde batzuei buruzkoa; zortzigarrenean, abokatuei buruzkoa; eta bederatzigarrenean, beste erakunde batzuei buruzkoa[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Muñoz Cárdaba, Luis-Miguel. (1999). Principios eclesiológicos de la "Pastor bonus". Ed. Pontificia università gregoriana ISBN 8876528431. (kontsulta data: 2025-04-21).
  2. ↑ «Pastor Bonus (28 de junio de 1988) | Juan Pablo II» www.vatican.va (kontsulta data: 2025-04-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]