Matematikan erreferentziazkoak diren euskarazko testu ugari idatzi eta itzuli ditu, eta lan horietan sistematikoki landu du alor horretako terminologia.[3][4] Ildo horretatik, 1993 eta 2012 urteen artean lau ikerketa proiektutan parte hartu zuen; esate baterako, terminologia erauzteko GARATERM proiektuan (2010-2012). Igone Zabalak koordinatu zuen proiektu horretan TZOS web-aplikazioaren bidez unibertsitate mailako testu akademikoekin corpus bat osatu zuten, baita linguistikoki prozesatu ere.[5]
Gainera, 1992 eta 1996 urteen artean EHUko Informatika Fakultateko idazkaria izan zen, baita lehenago, 1991 eta 1992 urteen artean, Konputazio-Zientziak eta Adimen Artifiziala sailarena ere.
Aldizkari berean, 1994 eta 2008 bitartean Denbora Pasa atalean Nahaste-borrastea izenburupean zutabe bat idatzi zuen hilero entretenimendu matematikoei buruz.
Patxi Angulok argitaratutako liburuak kontsultagai EHUn.
Matematikaz eta mahai gaineko jokoei buruz hainbat testuliburu idatzi ditu, besteak beste, hauek:
1987an batxilergoko testu-liburu bat (607 orrialdekoa) :MATEMATIKA U.B.I. - Unibertsitaterantz.Elhuyar – Elkar. Beste hauekin batera: J. Aizpurua, X. Mendizabal, A. Olaizola, I. Rodriguez, S. Zozaia
1988an ariketa-liburu bat MATEMATIKAZKO ARIKETAK. 4, PolinomioakElhuyar – Elkar. Beste hauekin batera: A. Olaizola, I. Rodriguez
1989an batxilergoko testu liburu bat:MATEMATIKA U.B.I. (II) - C eta D aukerak.
Elhuyar – Elkar. J. Aizpurua, eta, I. Rodriguez,-ekin batera.
1992an batxilergoko beste testu-liburu bat (395 orrialdekoa): MATEMATIKAZKO ARIKETAK. 10, U.B.I. - C eta D aukerak.Elhuyar – Elkar. Irungo L.H.ko Institutuko Irakasleekin eta Elhuyar-eko Matematika-Taldearekin.
Udako Euskal Unibertsitateko Matematika Sailean aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez. Aitzindaria izan zen matematikako hainbat alor eta matematikaren didaktika jorratzen. Besteak beste hitzaldi hauek eman zituen:
Jokoenea munduko bost kontinenteetako 1.000 joko biltzen dituen museoa da, Donostiako Ibaeta auzoan. Museoan badago bertan jokoetan aritzeko aukera.
Jokoenea jokoei buruz diharduen webgunea (jokoenea.eus) ere bada. Joko horien arauak, argazkiak, historia, artikuluak eta hainbat ezaugarri kontsultatu eta erabili daitezke bertan.[17][18][19]
1997an liburu bat argitaratu zuen munduan zehar aurkitu daitezkeen jokoei buruz. eta 20 urte geroago antolatu zuen museo hau munduko hainbat bazterretatik lortutako taula eta pieza desberdinekin.[20][19][21]
«
Jokoak ondo pasatzeko dira, jakina, baina horrez gain, kontzeptu matematikoak lantzeko aukera eskaintzen dute. Oso kontzeptu sakonak ez; bai, ordea, garrantzitsuak, hala nola, logika, estrategia... Antzara-jokoa, adibidez, oso aproposa da umeek zenbatzen ikasteko.
2012: EHUko Donostiako Informatika Fakultatea, beste eragile batzuekin batera, 2012ko Ibilaldian omendua izan zen teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik.[23] Fakultateko hasierako urratsak 1984/85 ikasturtean eman ziren, lehen aldiz eskaini baitziren urte horretan bi ikasgai euskaraz, lehen mailan. Orduan hasi zen Patxi Angulo irakasle moduan, matematikazko irakasgaiak euskaraz bideratzeko. Eskaintza etengabe joan zen zabaltzen eta 1992/93 ikasturtean, lehen hiru urteko ikasgai guztiak euskaraz eskaini ziren jadanik. 1998/99 ikasturtean azkenean posible bihurtu zen Informatika ingeniaritza osorik eskaraz ikastea,derrigorrezko 244 kredituak eta hautazko 39 kreditu (6 ikasgai) eskaini baitziren euskaraz. Orduko irakasle haiek 15 urte baino ez zuten behar izan informatikako ikasketak osorik euskalduntzeko, lorpen hori posible egin zuten irakasleetako bat izan zen Patxi Angulo.[24][25]
EHUko Informatika Fakultatea unibertsitateko lehen zentroa izan zen Bikain Ziurtagiria lortu zuena, 2016an. Enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala da hori.[26] 1984/85 ikasturtean informatikako ikasketak euskaraz eskaintzen hasi zirenean ez zegoen euskarazko libururik, ez laborategiko eskulibururik, irakasleen apunteak baino ez. Ez zegoen arloko hiztegi finkatu bat: berezko terminologia proposatu, erabili eta hedatu behar zen. Dena den, urte horietan hainbat eta hainbat liburutan plazaratu zen irakasle haiek euskaraz garatutako irakaskuntza- eta ikerkuntza-lana. Guztira, 2023ra arte 42 liburu argitaratu ziren eta Patxi Angulo horietako bost libururen egilea izan zen, hau da, liburu horien% 12 sortu zuen berak. [27][28]