Edukira joan

Perfect Days

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perfect Days
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaPerfect Days
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia eta Alemania
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta slice of life (en) Itzuli
Iraupena123 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Sakura Bridge (en) Itzuli eta Asakusa Station (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Wim Wenders
Gidoigilea(k)Takuma Takasaki (en) Itzuli
Wim Wenders
[[Kategoria:Takuma Takasaki (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaKōji Yakusho
Wim Wenders

EdizioaToni Froschhammer (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaFranz Lustig
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

perfectdays-movie.jp
IMDB: tt27503384 Filmaffinity: 683705 Allocine: 314885 Rottentomatoes: m/perfect_days_2023 Allmovie: am294801 Metacritic: movie/perfect-days Netlix: 81716892Edit the value on Wikidata

Perfect Days 2023ko Wim Wenders alemaniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hirayamak astean sei egunetan errepikatzen duen errutina bat du. Goizero, egunak argitu baino lehen esnatzen da, eta gelaren bazter batean biltzen du ohea. Sukaldera jaitsi, eta hortzak garbitzen ditu. Bizarra apur bat txukundu, eta landareak ureztatzen ditu. Laneko uniformea janzten du ondoren, eta kafea erosten du etxeko atarian duen makina batean. Zerura begiratu, eta irribarre egiten du. Autora sartu, eta Nina Simone, Lou Reed edo Otis Redding musikarien kasete bat jartzen du. Lanera iristean, bere erremintak hartzen ditu. Tokioko komun publikoak garbitzea da Hirayamaren ogibidea, eta, bere lankide Takashik ez bezala, seriotasun osoz egiten duen lana da. Bazkaltzeko, sandwich bat jaten du gertuko parke batean. Ezagunak bilakatu diren ezezagunekin egiten du topo. Argazkiak ateratzen ditu. Zuhaitzez disfrutatu. Lana amaitzean, bainuetxe batean garbitzen da, auzoko jatetxean afaltzen du, eta, oheratu baino lehen, irakurri egiten du.[1]

Hurrengo egunak itxura berbera izango du, baita hurrengoak ere. Lanik egiten ez duen egun horiek ere badute errutina bat. Baina Hirayamarentzat perfektua den errutina hori kolokan jarriko duten iraganeko hainbat istoriori aurre egin beharko die gizonak.[1]

AbestiaArtistaUrtea
"The House of the Rising Sun"Tradizionala / The Animals1964
"Pale Blue Eyes"Lou Reed / The Velvet Underground1969
"(Sittin' On) The Dock of the Bay"Otis Redding1968
"Redondo Beach"Patti Smith1975
"(Walkin' Thru The) Sleepy City"Jagger/Richards / The Rolling Stones1964
"Perfect Day"Lou Reed1972
"Aoi Sakana"Sachiko Kanenobu1972
"Sunny Afternoon"Ray Davies / The Kinks1966
"The House of the Rising Sun"Japoniar bertsioa / Maki Asakawa1972
"Brown Eyed Girl"Van Morrison1967
"Feeling Good"Nina Simone1965
"Perfect Day"Lou Reed - 2017ko Patrick Watsonen bertsioa2017

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Egunerokoa nahikoa denean» Berria 2024-01-10 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.