Edukira joan

Piotr Pytlowany

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piotr Pytlowany
4. elizbarrutiko apezpiku


← Adelio Dell'Oro
Elizbarrutia: Karagandyko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaBrzozów (en) Itzuli, 1969ko maiatzaren 7a (57 urte)
Herrialdea Polonia
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa

Piotr Pytlowany (Brzozów, 1969ko maiatzaren 7a) poloniar-kazakhstandar elizgizon katolikoa da, 2026tik aurrera Karagandyko apezpikua dena.[1]

Pytlowany 1969ko maiatzaren 7an jaio zen Brzozówen (Polonia). Lehen eta bigarren mailako ikasketak amaitu ondoren, Przemyśleko apaizgaitegi nagusian sartu zen. 1994ko apirilaren 28an Lublingo Joan Paulo II.a unibertsitate katolikoan lizentziatu zen eta 1994ko maiatzaren 28an apaiztu zen, Przemyśleko artxidiozesian inkardinatuta geratuz.[2] Ondoren, Krakoviako Joan Paulo II.a pontifize-unibertsitatean ikasi zuen eta 2018an teologiako doktoretza lortu zuen.[3]

Apaiztu ondoren, bikario gisa jardun zuen Leżajskeko Hirutasun Santuaren parrokian, 1994tik 1995era. 1995ean, Kazakhstanen ekin zion bere ministerio pastoralari, fidei donum apaiz gisa. Makinskeko San Jose elizako parroko izan zen 1995etik 2000ra, eta Stxutxinskeko San Abraham elizakoa, berriz, 2000tik 2001era. Stxutxinsken zegoela, Fides et Ratio erretiro-zentroa sortu zuen.[4]

2001etik 2007ra, Pytlowany Astanako Betiereko Laguntzaren Ama Birjinaren katedraleko parrokoa izan zen. Ondoren, Karagandyko apaizgaitegi nagusian aritu zen: lehenik prefektu gisa (2008tik 2009ra) eta geroago, errektore gisa (2011tik 2018ra).[2][4]

2018an, Pytlowany Kazakhstango apezpiku-konferentziako bozeramaile bihurtu zen. Bere egitekoen artean, komunikabideetarako bulego eta zentro bat sortzea eta antolatzea zeuden.[4] 2023tik 2025era, Akmolgo Arrosarioko Andre Mariaren elizako parroko izan zen; ondoren, 2025ean, Astanako Betiereko Laguntzaren Ama Birjinaren katedraleko parroko bihurtu zen berriro.[2]

2026ko abuztuaren 10ean, Leon XIV.a aita santuak Adelio Dell'Oro apezpikuak aurkeztutako dimisioa onartu eta Pytlowany izendatu zuen haren ondorengo.[2] 2026ko urriaren 10ean jaso zuen apezpiku-ordenazioa Karagandyko Fátimako Ama Birjinaren katedralean, Tomasz Peta artzapezpikuaren eskutik, Adam Szal eta Adelio Dell'Oro apezpikuek lagunduta.[5]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) «Bishop Piotr Pytlowany» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-10-11).
  2. 1 2 3 4 (Italieraz) «Rinuncia e nomina del Vescovo di Karaganda (Kazakhstan)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2026-08-10 (kontsulta data: 2026-10-11).
  3. ↑ (Polonieraz) «Ks. dr Piotr Pytlowany, absolwent UPJPII, biskupem Karagandy w Kazachstanie» Uniwersytet Papieski Jana Pawła II 2026-08-12 (kontsulta data: 2026-10-11).
  4. 1 2 3 (Polonieraz) «ks. Piotr Pytlowany» Misje Archidiecezji Przemyskiej (kontsulta data: 2026-10-11).
  5. ↑ (Polonieraz) Rajnowski, Bartosz. «Karaganda: Bp Piotr Pytlowany przyjął sakrę biskupią» Archidiecezja Przemyska 2026-10-11 (kontsulta data: 2026-10-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]