Predela
Itxura
| Predela | |
|---|---|
| furniture component (en) | |
| Honen parte | erretaula eta erretaula |
Predela (italierazko predella hitzetik etatorria) erretaula baten beheko aldea da, eta funtzionalki basamentuaren funtzioa betetzen du.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erretaula askotan, predela hainbat konpartimentutan edo ataletan banatuta agertzen da. Eredu gotikoetan, atal bakoitzak santuen irudiak irudika ditzakete (gehienetan gorputz erdikoak), Jesusek hilobian duen irudikapen sinbolikoaren inguruan [1]. Pizkundean ere jarraitu zuten irudikapenek Kristo erdian erakustiz, hala nola Luzuriagako predelan, Euskal Herrian gordetako adibide bikain batean.[2]
Erretaula barrokoetan, predelak sagrarioa izan ohi du erdigunean batzuetan.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]




Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Diccionario de Arte II. Barcelona: Biblioteca de Consulta Larousse. Spes Editorial SL (RBA), 2003, 186 or. DL M-50.522-2002. ISBN 84-8332-391-5
- ↑ (Gaztelaniaz) Gasteizko Elizbarrutia. (2026-07-22). «La predela del antiguo retablo de la Asunción de Luzuriaga luce restaurada» Diócesis de Vitoria / Gasteizko Elizbarrutia (kontsulta data: 2026-09-15).