Edukira joan

Puntuazio marka

Wikipedia, Entziklopedia askea

Puntuazio marka edo puntuazio ikurra Mendebaldean idazketa ulergarria egiteko erabiltzen den tresna da. Gehienetan, geldiuneak adierazteko erabiltzen dira.

Idazketa eraikuntza linealeko komunikazio era bat da: guztia aldi berean idaztea ezinezkoa denez, ideiak banatu, hierarkizatu eta ordenan jartzeko beharra dago.

Puntuazio marken egiturak testuari idazketa eta ulermena errazten diote. Honako helburuak dituzte:

  • Testua egituratzea.
  • Perpaus eta paragrafoak mugatzea.
  • Ideia nagusiak indartzea.
  • Bigarren mailako ideiak ordenatzea.
  • Anbiguotasunak kentzea.

Ohiko puntuazio markak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko idazkeretan, baita euskaraz ere[1], honako puntuazio markak erabiltzen dira, besteak beste:

  • Puntua ( . )
  • Koma edo kakotxa ( , )
  • Bi puntu ( : )
  • Hiru puntu edo etenpuntuak ( ... )
  • Puntu eta koma ( ; )
  • Galdera ikurra ( ? )
  • Harridura ikurra ( ! ): galdera ikurra eta harridura ikurra harriduraz egindako galderetan batera ager daitezke inoiz (Ez zenekiela azterketa noiz zen!? edo Ez zenekiela azterketa noiz zen?!).
  • Komatxoak edo aipu-markak: horietan, soilak ( ' ' ), inprimategiko soilak ( ‘ ’ ), inprimategiko bikoitzak ( "¨ " ), alboko soilak ( < > ) eta alboko bikoitzak ( « » ) bereizten dira.
  • Marra (normala) ( – ), marra luzea edo elkarrizketa-marra ( — ) eta marratxoa ( - ).
  • Zehar-marra edo barra etzana (/).
  • Apostrofoa ( ' ), Agur t'erdi esamoldean edo silabaren bat galdu dela adierazteko (gero ere > gero're), bertsolaritzazko testuetan arrunt-arrunta.
  • Parentesiak ( ( ) ), kortxeteak edo taketak ( [ ] ) eta giltzak ( { } ).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Sarrera - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-07-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]