Roofman
| Roofman | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2025 |
| Izenburua | Roofman |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | krimenezko filma, Film biografikoa eta romantic comedy film (en) |
| Iraupena | 126 minutu |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Derek Cianfrance (en) |
| Antzezlea(k) | |
Channing Tatum (Jeffrey Manchester) Kirsten Dunst Ben Mendelsohn Lakeith Stanfield Juno Temple Melonie Diaz Uzo Aduba Lily Collias Jimmy O. Yang (en) Peter Dinklage Emory Cohen Molly Price (en) Tony Revolori Punkie Johnson (en) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Lynette Howell Taylor (en) |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Christopher Bear (en) |
| Argazki-zuzendaria | Andrij Parekh (en) |
Roofman (edo Roofman, teilatuetako lapurra) Derek Cianfrance-k zuzendutako 2025eko polizia-film eta komedia dramatiko estatubatuarra da. Filmak Jeffrey Manchester lapurraren benetako istorioa kontatzen du, Channing Tatum-ek antzeztua. Manchesterrek 40-60 McDonald's jatetxetan lapurtu zuen 1998-2000 urteen artean; teilatuetan zuloa eginda sartzen zen komertzioetan, eta hortik datorkio Roofman izengoitia (teilatuetako gizona). Atxilotu eta kartzelaratu zuten, baina ihes egitea lortu zuen, eta Toys "R" Us jostailu denda baten barnean hilabeteak eman zituen ezkutaturik. Filmak ezkutaldi hori kontatzen du, batez ere. Tatum-ekin batera Kirsten Dunst, Peter Dinklage eta LaKeith Stanfield aktoreek jokatzen dituzte filmeko rol nagusiak.
Filmak 2025eko irailaren 6an izan zuen mundu mailako estreinaldia Torontoko Nazioarteko Zinemaldian (Kanada), eta Estatu Batuetako zinemetan estreinatu zuen Paramount Picturesek 2025eko urriaren 10ean. Kritikarien aldetik kritika positiboak jaso zituen, eta 34,8 milioi dolar bildu zituen mundu osoan. Euskarazko audioarekin Prime Video plataformak estreinatu zuen 2026ko maiatzaren 30ean.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Channing Tatum: Jeffrey Manchester soldadu ohia eta lapurra. [euskal bikoizlea: Iker Diaz][1]
- Kirsten Dunst: Leigh Wainscott, Manchester ezkutatzen den Toys "R" Us dendako langilea. [euskal bikoizlea: Ana Lastagarai]
- LaKeith Stanfield: Steve, soldadu ohia eta Manchesterren laguna, eta falsifikatzailea. [euskal bikoizlea: Jon Goiri]
- Juno Temple: Michelle, Steveren neska-laguna.
- Peter Dinklage: Mitch, Manchester ezkutatzen den Toys "R" Us dendako gerentea. [euskal bikoizlea: Pello Artetxe]
- Ben Mendelsohn: Ron Smith, Manchesterrek bere ezkutaldian bisitatzen duen elizako apeza. [euskal bikoizlea: Josu Varela]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Roofman, teilatuetako lapurra» Euskal Bikoizketa Wiki (kontsulta data: 2026-06-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2025eko filmak
- Channing Tatumek antzeztutako filmak
- Kirsten Dunstek antzeztutako filmak
- Ben Mendelsohnek antzeztutako filmak
- Lakeith Stanfieldek antzeztutako filmak
- Juno Templek antzeztutako filmak
- Melonie Diazek antzeztutako filmak
- Uzo Adubak antzeztutako filmak
- Lily Colliasek antzeztutako filmak
- Peter Dinklagek antzeztutako filmak
- Emory Cohenek antzeztutako filmak
- Tony Revolorik antzeztutako filmak
- Zinema zirriborroak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama-komedia filmak
- Euskarazko audioa duten nazioarteko filmak
- Euskaratutako filmak