Edukira joan

START Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
START Berria
Irudi
Motanazioarteko ituna
Denbora-tarte2011ko otsailaren 5a - 2021eko otsailaren 5a
Data2010eko apirilaren 8a
Indarrean sartze2011ko otsailaren 5a
Garaia2011ko otsailaren 5a – 2023ko otsailaren 21a
KokalekuPraga
Estatu burujabeAmeriketako Estatu Batuak eta Errusia
Parte-hartzaile
Sinatzailea
Lanaren edo izenaren hizkuntzaingeles eta errusiera

Lan osoa eskuragarri2009-2017.state.gov…
START Berria itunaren sinadura (bideoa, errusieraz)

START Berria edo CHB-III (errusieraz, сокращение стратегических наступательных вооружений edo SNV-III; lit. "arma estrategiko ofentsiboen murrizpena") Estatu Batuen eta Errusiako Federazioaren arteko arma nuklearrak murrizteko tratatua da, 2010eko apirilaren 8an sinatu zena, Pragan.[1] Ostean, berretsi ondoren, 2011ko otsailaren 5ean sartu zen indarrean.[2][3][4][5] Errusiak Tratatuan parte hartzeari utzi zion 2023ko otsailaren 21ean.

START Berriak Moskuko Ituna (SORT modura ere ezaguna) ordeztu zuen, eta 2012ko abenduan amaituko zena. SORTek, aldi berean, START I ituna –2009ko abenduan amaitu zena– proposatutako START II ituna – inoiz indarrean jarri ez zena– eta START III ituna –negoziazioak inoiz amaitu ez zituena– ordezten zituen.

Tratatuak misil nuklear estrategikoen jaurtitzaile-kopurua erdira murriztea eskatzen zuen; halaber, ikuskapen- eta egiaztapen-erregimen berri bat ezartzea behartzen duen, SORT-mekanismoa ordezkatuko zuena. Hala ere, ez zuen mugatzen erabil daitezkeen ojiba nuklear ez-aktiboen kopurua, milaka goratuetan kokaturiko zenbakia.[6]

2023ko otsailaren 21ean, Batzar Federalari bidalitako mezu batean, Vladimir Putinek iragarri zuen Errusiak ez zuela parte hartuko hitzarmenean.[7]

2026ko otsailaren 5ean amaitu zen ofizialki START Itun Berria.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) US and Russia hail nuclear treaty. 2010-04-08 (kontsulta data: 2023-02-21).
  2. ↑ Jesse Lee. (26 March 2010). «President Obama Announces the New START Treaty , The White House» White House (kontsulta data: 9 April 2010).
  3. ↑ US and Russian leaders hail nuclear arms treaty. BBC News 8 April 2012 (kontsulta data: 22 August 2012).
  4. ↑ Fred Weir. (2011-01-26). «With Russian ratification of New START, what's next for US-Russia relations?» Christian Science Monitor (CSMonitor.com) (kontsulta data: 2011-09-11).
  5. ↑ «Medvedev signs law ratifying Russia–U.S. arms pact» Reuters 28 January 2011.
  6. ↑ Baker, Peter. (26 March 2010). «Twists and Turns on Way to Arms Pact With Russia» The New York Times (kontsulta data: 9 April 2010).
  7. ↑ (Gaztelaniaz) «Putin anuncia la suspensión del tratado de armas nucleares que firmó con EE.UU. en un discurso en el que demonizó a Occidente» BBC News Mundo (kontsulta data: 2026-02-08).
  8. ↑ (Errusieraz) «Что означает истечение срока Договора об СНВ» РБК (kontsulta data: 2026-02-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]