Edukira joan

Sapajus flavius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sapajus flavius
Iraute egoera
Invalid status (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaCebidae
GeneroaSapajus
Espeziea Sapajus flavius
[[|]]

Sapajus flavius Sapajus generoko animalia da. Primateen barruko Cebinae subfamilia eta Cebidae familian sailkatuta dago. Brasilgo ipar-ekialdean baino ez da bizi. Arriskuan dagoen espeziea da, 2006an berriro ere aurkitu zena. 150 banako dituzten taldetan bizi daitezke, eta beste tximino kaputxino batzuk bezala, bizi-sozial handia dute. Habitat galera handia dute, nekazaritzaren ondorioz, azukre-kanabera landatzeko. Horren ondorioz, euren dietan fruta geroz eta gutxiago eta azukre-kanabera geroz eta gehiago sartu dute.

Lehenago Cebus flavius gisa sailkatzen ziren, baina 2011n Jessica Lynch Alfarok eta bere taldeak proposatu zuten Cebus apella taldea eta bere subespezie guztiak Sapajus generoan sartzea[1][2].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Lynch Alfaro, Jessica W.; Boubli, Jean P.; Olson, Link E.; Di Fiore, Anthony; Wilson, Bryan; Gutiérrez-Espeleta, Gustavo A.; Chiou, Kenneth L.; Schulte, Meredith et al.. (2012). «Explosive Pleistocene range expansion leads to widespread Amazonian sympatry between robust and gracile capuchin monkeys» Journal of Biogeography 39 (2): 272–288.  doi:10.1111/j.1365-2699.2011.02609.x. ISSN 1365-2699. (kontsulta data: 2025-07-31).
  2. ↑ (Ingelesez) Alfaro, Jessica W. Lynch; Silva Jr, José De Sousa E; Rylands, Anthony B.. (2012). «How Different Are Robust and Gracile Capuchin Monkeys? An Argument for the Use of Sapajus and Cebus» American Journal of Primatology 74 (4): 273–286.  doi:10.1002/ajp.22007. ISSN 1098-2345. (kontsulta data: 2025-07-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]