Edukira joan

Signum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Legio XIV Gemina Martia Victrix legioaren estandartearen erreplika Austriako Petronell erromatar museoa.

Signum-a (pl. signa) Antzinako Erromako armaden ikur mota bat da. Funtzio praktikoa zuen, puntu batean armadako hainbat unitate biltzeko balio baitzuen, funtzio sinbolikoa, irudikatutako elementuen araberakoa, eta funtzio erlijiosoa. Beste intsigniak, Aquila legionis-a (Legioaren arranoa) eta vixillum-a ziren.[1]

Lehen aldiz K.a. II. mendean hitz egiten da sinbolo horri buruz, baina badirudi lehenago ere bazela, erromatarren inguruko hainbat herritan ere ohikoa izango zela formatu xumeagoan, eta, azkenean, elementu desberdinez osatutako signum-era bideratu eta eboluzionatu zutela.[2]

Aquila legionis balio sinbolikoa zuen nagusiki, eta vexillum-a, berriz, nagusiki funtzionala; signum-a, berriz, bi alderdi horiek entseina bakar baten azpian batzen dituen estandartea da.[1]

Erromako Armadaren manipuloaren entseina, kasu, esku ireki bat zen, haga baten goialdean jarria. Ondoren, estandarte (vexillum) batekin edo unitatearen izena zuen metalezko plaka batekin osatu zuten. Eskua zabalik legionarioak zenturioiari leial izango zitzaizkiola zin egiteko balioko zuen.

Erromatar legioen ikurra arranoa zen, brontzez, zilarrez edo urrez egina, jainko gisa ere gurtzen zutena.

Denborarekin, apaingarri ezberdinak gehitu zituzten unitateen merituak saritzeko, hala nola, phalerae[oh 1], palma edo koroak hosto mota ezberdinekin.

Signuma zeraman soldaduak, signiferrak, soldata arruntaren bikoitza irabazten zuen arrisku handiagoan zegoelako.

Zentzu zabalean, signum hitza, askotan, erromatar armadaren edozein "bandera" edo "intsignia" izendatzeko erabiltzen da, hau da, legioek ibiltzen zuten arranoa, signum-a bera, eta kohorteek eramaten zuten vexillum-a.

Erromatar legio bateko soldatu talde bat bere estandartea eta bere arranoa eramaten dutenen (signifer eta aquilifer) atzetik kanpamendutik ateratzen. Estandarteen ondoan zenturioia dago, eta atzean, tronpa jolea (cornicem) Pram, Austria Garaia. Legio XV birsorkuntza.
Hainbat erromatar estandarte edo intsignia.
  1. ↑ Disko forma zuten eta metalezkoak ziren

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) Alcobendas, Gabriel Cifuentes. (2017-11-19). «Las enseñas de Roma (I): aquilae, vexilla et signa» ROMA VICTRIX (kontsulta data: 2024-11-03).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) Alonso Capín, Enol. (2017-09-27). «El signum de las legiones romanas» El signum de las legiones romanas (kontsulta data: 2024-10-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]