Edukira joan

Somnath

Somnath
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaGujarat
Indiako barrutiGir Somnath district
Taluka of GujaratVeraval Taluka
HiriaVeraval
Koordenatuak20°53′17″N 70°24′05″E / 20.888°N 70.4014°E / 20.888; 70.4014
Mapa
IzenaShiva
Arkitektura
EstiloaHindu temple architecture (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Somnath Arabiako itsasoko kostaldean dagoen erromesaldi (tirtha) leku bat da, Veraval hiritik 7 km hego-ekialdera, Gujarat estatuan (Saurastra eskualdea). Hemen dago Somnathen tenplua, Somanath jainkoaren (Shiva, "Somako jauna") Jyotirlinga ("falo distiratsua") ezagunena duena. Jiran ibaiaren ahotik kilometro bat baino gutxiagora dago lekua (antzinako Jirania ibaia, batzuetan Sárasuati deitua), zeinaren ertzean Krisna jainkoa hilko baitzen.

Somnath tenplua hain zen ospetsua bere distira eta aberastasunagatik, non Mahmud Ghaznikoa errege ospetsua erakarri zuen (1024 inguruan), zeinek, bere idoloak suntsitzeko aitzakiarekin, bere altxorrak eraman zituen, bere urrezko atetzar ospetsuekin batera.

SomaNath Shivaren beste izen bat da, "Somako jauna", Soma Ilargiaren jainkoaren izena eta brahman ortodoxo vedikoek erabilitako droga psikotropiko zahar baten zukua delarik.

Mitologia hinduak azaltzen du duela urte asko Ilargiak etengabe distiratzen zuela, inongo fasetik igaro gabe. Orduan bere edertasunagatik harrotu egin zen. Aitak madarikazioa bota eta beltz bihurtu zuen. Somak, orduan, erromes bidaiatu zuen Triveni Tirtha-ra, hiru ibairen elkargunean dagoen leku sakratu batera. Han, laguntzeko erregutu zion Shiva jainkoari. Orduan Shivak Ilargiaren faseak sortu zituen, bere aldizkako iluntasuna sortuz.

Izen desberdinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekuak izen desberdinak ezagutu ditu:

  • PrabhasaKsetra
  • Prabhas
  • Prabhás Patan
  • Prabhas Pattan
  • Deva Patan
  • Deo Pattan
  • Somnath Patan
  • Pattan Somnath

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]