The Ruts
| The Ruts | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jarduerak | |
| Genero artistikoa | punk |
| theruts.co.uk | |
The Ruts (euskaraz, "Ohikeriak", halaber "Gurpil-arrastoak"), geroago The Ruts D.C. izena hartu zuena, punk rock talde britainiarra zen, Londresen (Ingalaterra) sortua. Punk talde eta reggae taldeetan inspiratu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen lehen singlea Misty In Roots-en People Unite zigiluan kaleratu zen: Clarence Baker-rek, Londresko Southall auzoko reggae aktibista batek, gidatutako reggae/dub taldea zen.
Zenbait single egin ondoren eta Rock Against Racism jaialdietan inplikazio handia izan ondoren, taldeak 1979an kultuzko album bat atera zuen, The Crack, Virgin Records zigiluan. Kantarik ospetsuenak Jah War eta Babylon's Burning dira.
1980ko 14an Malcolm Owen kantaria heroina gaindosi baten ondorioz hil zenean, taldearen ibilbideari amaiera izan zen: single banaka batzuk, Grin & Bear It izeneko hil osndoko album bat (singleez eta zuzeneko grabazioez osatua) eta The Ruts DC izenarekin argitaratutako disko nagusiki instrumental eta dub bat izan arren, eszenatokitik desagertu zen, baina 1980ko hamarkadan garatu ziren musika mestizoetan arrastoa utzi egin zuten (Bad Brains, Fishbone, adibidez).
1980ko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko otsailaren 11n, taldea BBCra itzuli zen John Peel ekin hirugarren saio bat egiteko: Demolition Dancing eta Secret Soldiers. Garai horretan, Malcolm Owenek osasun arazoak zituen: eztarriko arazoen eta heroinarekiko menpekotasunaren nahasketa. Back to Blighty izeneko bira britainiar bat egin zuten, baina data batzuk bertan behera geratu ziren, haren osasuna zela eta. Azken kontzertua Malcolmekin egin zuten Plymouth Polytechnic-en, 1980ko otsailaren 26an. 1980ko martxoaren 27an, bosgarren singlea argitaratu zuten: Staring at the Rude Boys[1]. Ondoren, beste kanta reggae bat etorri zen, Love in Vain: 22. postura iritsi zen UK Singles Chart-en. Dag Nasty hardcore punk taldeak 1987an Staring at the Rude Boys bertsio bat egin zuen, eta Gallowsek 2007an.
Malcolm Owen heroina-gaindosi baten ondorioz hilik aurkitu zuten Hayesen, gurasoen etxeko bainugelan, 1980ko uztailaren 14an, 26 urte zituela.[2] H-Eyes kanta, In a Rut beren lehen singleko B aldea, hain zuzen ere, heroinaren erabileraren aurkakoa da, eta beste bi kanta, The Crack albumeko Dope for Guns eta Love in Vein, drogen aurkakoak.
1980ko abuztuaren 22an, seigarren eta azken singlea atera zuten, West One (Shine on Me). Virginek bigarren disko bat argitaratu zuen 1980an, Grin and Bear It izenekoa, single, demo eta zuzeneko kanten bilduma. Zuzeneko hirurak –S.U.S, Babylon's Burning eta Society– frantses telebista Chorus saiorako grabatu ziren, urte bereko urtarrilean. 1981ean Valérie Lagrangerekin elkartu ziren Chez moi diskorako.
Taldeak The Ruts D.C. izenarekin segitu zuen beste musika-ildo batean.[1] Bi disko argitaratu zituzten: Animal Now (1981eko maiatzean, Virginen) eta Rhythm Collision (1982ko uztailean, Bohemian Recordsen), azken hori Mad Professor-rekin elkarlanean. 1983an banandu ziren. 1987an, Dojo Recordsek eta Castle Communicationsek RUTS LIVE argitaratu zuten, Link Communications (DOJO LP52)k argitaratutako hamaika kantako diskoa. 1987an Strange Fruit diskoetxeak Radio One irratiko hiru saio bildu zituen The Peel Session Album: The Ruts diskoa argitaratzeko.[1]
Itzulera (2007tik)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko uztailaren 16an, taldea 27 urtean lehen aldiz osatu zen, eta kontzertu bat antolatu zuten Foxen mesedetan, biriketako minbizia diagnostikatu baitzioten. Henry Rollins aritu zen bertan, baita Tom Robinson, The Damned, Misty in Roots, UK Subs, Splodge (Splodgenessabounds), John Otway ere; eta Peafish House Band, ekarri zituena Lee Harris (The Blockheads), Tony Barber (Buzzcocks) eta Rowland Rivron —gehi Edward Tudor-Pole eta T.V. Smith—. Fox urte bereko urriaren 21ean hil zen, 56 urte zituela.[3]
2008ko urtarrilaren 25ean, Henry Rollinsek The Gig film laburra aurkeztu zuen Shepherd's Bush Empire-n. 2008ko ekainean, beste bilduma bat argitaratu zen, Original Punks, Music Club Deluxe-n, Erresuma Batuan. 2008ko abenduan, John Segs Jennings eta Dave Ruffy Ariwa estudioetara itzuli ziren Ruts DC izenarekin, Neil Mad Professor Fraserrekin kanta berriak grabatzeko. Rhythm Collision Vol. 2 izenburuko proiektua Mike Prince Fatty Pelanconi-k nahastu zuen Brightonen eta 2013an argitaratu zen. Leigh Heggarty gitarran, Seamus Beaghan eta Molara kantuan eta perkusioetan fitxatu zituen taldeak eta, ondoren, Erresuma Batuan kontzertu batzuk eman Alabama 3rekin 2011ko azaroan eta abenduan. Rebellion Festivalen ere jo zuten 2012ko abuztuan, Blackpooleko Empress Ballroom-en, Lancashiren, Rancid, Buzzcocks, Goldblade, Social Distortion, Public Image Ltd eta Anti-Pastirekin batera.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979: The Crack
- 1980: Grin and Bear (single-bilduma)
- 1981: Animal Now
- 1987: Live and Loud
- 2014: Live at Deeply Vale 1978
- 2016: The Ruts D.C. - Rhythm Collision
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979: In a Rut / H-Eyes (People Unite)
- 1979: Jah War / I ain't Sofisticated (Virgin)
- 1979: Something That I Said / Give Youth a Chance (Virgin)
- 1979: Babylon's Buring / Society (Virgin)
- 1980: Staring at the Rude Boys / Love in Vain (Virgin)
- 1980: West One (Shine on Me) / The Crack (Virgin)
- 1981: The Ruts D.C. — Different View / Formula Eyes
- 1982: The Ruts D.C. — Whatever We Do / Push Yourself – Make It Work
- 1983: The Ruts D.C. — Weak Heart / Militant / Accusation
- 1983: The Ruts D.C. — Stepping Bondage / Lobotomy / Rich Bitch
- 1983: Four Tracks EP (Virgin)
- 1983: Stepping Bondage (Bohemian)
- 1986: The Peel Session (Strange Fruit)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 [[[:Txantiloi:Allmusic]] Biography by Jo-Ann Greene. ] Allmusic.com (kontsulta data: 26 octobre 2009)..
- ↑ (Ingelesez) The Encyclopedia of Dead Rock Stars: Heroin, Handguns, and Ham Sandwiches, Jeremy Simmonds, Chicago Review Press, 2008. ISBN 1-55652-754-3.
- ↑ (Ingelesez) Guardian newspaper obituary – October 2007