Edukira joan

Violeta Barrios de Chamorro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Violeta Barrios de Chamorro

Nikaraguako Presidentea

1990eko apirilaren 25a - 1997ko urtarrilaren 10a
← Daniel Ortega - Arnoldo Alemán →
Minister of Defence (Nicaragua) (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVioleta Barrios Torres
JaiotzaRivas, 1929ko urriaren 18a
Herrialdea Nikaragua
BizilekuaSan José
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaSan José, 2025eko ekainaren 14a (95 urte)
Hobiratze lekuaGeneral Cemetery of San José (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Pedro Joaquín Chamorro Cardenal  (1950eko abenduaren 8a -  1978ko urtarrilaren 10a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaOur Lady of the Lake University (en) Itzuli
Blackstone College for Girls (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, argitaratzailea eta autorea
Enplegatzailea(k)La Prensa
Jasotako sariak
KidetzaJunta de Gobierno de Reconstrucción Nacional
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaNational Opposition Union (en) Itzuli
IMDB: nm0150572 Edit the value on Wikidata

Violeta Barrios de Chamorro (Rivas, 1929ko urriaren 18a – San Jose, 2025eko ekainaren 14a) nikaraguar politikaria izan zen. Errepublikako presidente izan zen 1990ko apirilaren 25etik 1997ko urtarrilaren 10a arte. Erdialdeko Amerikan kargu horretara iritsitako lehenbiziko emakumezkoa izan zen.

Pedro Joaquín Chamorro kazetari eta politikariarekin ezkondu zen 1950ean, eta Somozotarren diktaduren aurka jardun zuten La Prensa egunkariaren orrietatik. 1978an, Chamorro hil zutenean, Violetak hartu zuen bere esku La Prensaren ardura, eta somozismoaren aurka jarraitu zuen.

Iraultza Sandinistak Anastasio Somozaren erregimena garaitu zuenean Berreraikuntza Nazionalerako batzordeko kide izan zen. Laster utzi zuen kargu hori, sandinistei marxista izatea egotzita, eta antisandinisten ahots nagusi bihurtu zuen bere egunkaria. 1990eko hauteskundeetan sandinisten aurkako UNO koalizioaren hautagaia izan zen, eta inkestek kontrakoa zioten arren, irabazi egin zituen. 1997an utzi zuen agintea, Arnoldo Alemán eskuindarraren aurka hauteskundeak galdu ondoren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Nikaragua
Artikulu hau Nikaraguako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.