Edukira joan

Wellcome Library

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wellcome Library
Datuak
Motaikerketa-liburutegia, academic archive (en) Itzuli eta liburutegia
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
KidetzaResearch Libraries UK (en) Itzuli, Munduko Liburutegi Digitala, Digital Preservation Coalition, SCONUL (en) Itzuli eta IIIF Consortium
Honen parteWellcome Collection, Wellcome Institute for the History of Medicine (en) Itzuli eta Wellcome Historical Medical Museum (en) Itzuli
Agintea
ZuzendariaMelanie Keen
JabeaWellcome Trust
Historia
Sorrera1900
Sortzailea
webgune ofiziala
X.com: WellcomeLibrary Edit the value on Wikidata

Wellcome Library Londresen dagoen liburutegi eta museo publikoa da.[1] Sir Henry Wellcome (1853–1936) farmazia industrialariaren liburu bilduma handiarekin abiatu zen.[2] Wellcomeren interes nagusia medikuntzaren historia zen, eta horren barruan hainbat gai hartzen zituen hala nola alkimia, sorginkeria, antropologia edo etnografia.

Henry Wellcome 1890eko hamarkadaren amaieran hasi zen liburuak serioski biltzen, agente eta bitartekarien bidez, eta munduan zehar liburu bila bidaiatuz. 1898an afizio hau publiko bihurtu zen, William Morrisen liburutegiaren enkantean Wellcome nabarmen gelditu zenean, erosle handi bezala. Bere interesak nazioartekoak ziren, liburu bildumak duen hizkuntza eta kultura ugaritasunean nabari denez. Garai horretan bilduma esanguratsuak eskuratu zituen, besteak beste Joseph Frank Payne medikuarena (1911an erosia), eta Ernst Darmstaedter historialari alemanaren liburutegiaren zatirik handiena (1930ean erosia).

Henry Wellcome 1936ean hil zenean, bere ondarearen eta bere bildumaren zatirik handiena patronatu baten esku geratu zen, zeinak Wellcome Trust fundazioa sortu zuen. Haren helburuak ikerketa biomedikoa babestea, medikuntzaren historia aztertzea eta bildumaren mantentzea izan ziren. Lehenengo lanak bilduma antolatzeko izan ziren, 1940 pasatu arte iraun zutenak.

XX. mendearen hurrengo hamarkadetan, liburutegia etengabe hazi zen. 1980ko hamarkadan, esate baterako, Londresko Medical Society erakundearen 10.000 ale erosi zituzten, eskuizkribu eta inprimatutako liburuen artean.

Gaur egun Wellcome Library denak hainbat izen izan ditu historian zehar. 1930eko hamarkadan The Wellcome Reference Library izan zen. 1941ra arte, The Wellcome Research Library; 1968ra arte, Wellcome Historical Medical Museum and Library; 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970ekoaren hasieran The Wellcome Historical Medical Research Library; 1980ko hamarkadan Wellcome Institute of/for the History of Medicine [Library], edo Wellcome Institute Library esan zitzaion; 2000ko hamarkada hasieran Wellcome Library for the History and Understanding of Medicine; eta azkenik, 2007tik aurrera, Wellcome Collection: The Library.[3] Halere, jendearen artean informalki nagusitu den izena The Wellcome Library izan da.

1998an, Wellcome fundazioaren jarduera guztiak medikuntzaren historia baino esparru zabalagoa hartzen duen Medikuntza, Gizarte eta Historia Dibisioaren izenpean bildu ziren. 2019 urtean, Wellcome Library liburutegia Wellcome Collection bilduma zabalagoaren barruan integratu zen.

Liber chronicarum: Nurembergeko kronika gisa ezagunagoa. 1898an, William Morrisen bilduma erostearekin batera eskuratutako alea.

Wellcome Library liburutegian honako bildumak daude, besteak beste:

  • Medikuntzaren historia: 80.000 aletik gora liburu, izparringi eta bestelako inprimakiak.
  • Medikuntza: XV. mendetik aurrera, 20.000 ale.
  • Asiako bildumak: 12.000 eskuizkribu eta 4.000 liburuz, 43 hizkuntzatan. Zaharrena k. a. 1.100 urteko Egiptoko agindu mediko bat da. Bilduma ugariena sanskritozko dokumentuena da, 6.500 bat alekoa.

Wellcome images

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wellcome Images Wellcome bildumetatik ateratako irudi sorta bat da, 2014ko urtarrilean Creative Commons-Atribuzio lizentzia batekin argitaratu zirenak.[5] Hauetatik 97.455 ale Wikimedia Commonsen argitaratu ziren.[6] 2017an, Wellcome Images itxi egin zen, eta irudiak domeinu publikoan ezarri ziren wellcomecollection.org katalogoan.

Wikilari erresidentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko maiatzetik 2017ko urrira arte, Wellcome Libraryk erresidentzia egiten ari zen wikilari bat hartu zuen, Wikimedia UKk lagunduta.[7] Egonaldiaren helburuak honakoak ziren: Wikimedia Commonsera igotako Wellcome argazkien ikusgaitasuna eta erabilera hobetzea, langileak eta bisitariak editatzen trebatzea, eta Wiki-proiektuetako medikuntza eta medikuntzaren historia hobetzen laguntzea (bereziki, osasun mentalari buruzko orrialdeak). [8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Wellcome Library» discover.libraryhub.jisc.ac.uk (Jisc Library Hub Discover) (kontsulta data: 24 April 2023).
  2. ↑ History of Henry Wellcome. .
  3. ↑ VIAF: Virtual International Authority File. .
  4. ↑ Wellcome Library Moving Image and Sound Collections. 21 March 2024.
  5. ↑ Wellcome Images. .
  6. ↑ Use of Wellcome Images. .
  7. ↑ (Ingelesez) Harkins, Phoebe. «Wikimedian in Residence at the Wellcome Library» Wellcome Library Blog (Wellcome Library) (kontsulta data: 8 August 2016).
  8. ↑ «Wikimedian in Residence at the Wellcome» Wikipedia (kontsulta data: 5 March 2019).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]