Edukira joan

Wikipedia:VideoWiki/OSM Zoom

Wikipedia, Entziklopedia askea
OSM Zoom
Mapa bateko eremu batean zoom egin eta bideo bat sortzeko tresna.

OSM Zoom OpenStreetMapeko mapa batean zoom egin eta bideo bat egiteko tresna da. Mapa horiek VideoWikiko gure gidoian txerta ditzakegu.

Tresna zuzenean erabili daiteke https://osm-zoom-tool.wmcloud.org/home helbidean.

Iruñeko Alde Zaharrean egindako zooma erakusten duen bideo bat.
  1. Behin tresna irekita, aukera emango digu hasierako zoom bat ezartzeko (guk nahi dugun lekuan, mundu osoa, herrialde bat, hiri bat...). Horretarako "Mark start zoom" klikatuko dugu.
  2. Ondoren, mapa berriro zentratuko dugu amaierako puntuan, eta bertan jarriko dugu "Mark end zoom"
  3. Luzera ere ezarri dezakegu, berez eskaintzen duen 2.000 milisegundo baino luzeagoa izan dadin. Ez da komenigarria bideo oso luzea egiteko, denbora asko hartuko baitu sortzen.
  4. Aukera dugu mapan eremuak margotzeko edo markatzeko, zirkulu, lauki edo beste forma batzuk gehituta.
  5. Emaitzarekin pozik gaudenean "Render" botoiari emango diogu, eta bideoa sortuko du.
  6. Azken pausoa Wikimedia Commonsera igotzea izango da. Aukera dugu zuzenean igotzeko, gure kontuarekin sartu bagara. Fitxategia kategorizatu eta deskribapena sortuko du, eta dagoeneko prest egongo da gure proiektuan erabiltzeko.