Yves Congar
Itxura
| Yves Congar | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1994ko azaroaren 26a - 1995eko ekainaren 22a
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Sedan, 1904ko apirilaren 13a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Paris, 1995eko ekainaren 22a (91 urte) | ||||
| Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Parisko Institutu Katolikoa | ||||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | teologoa, idazlea, eguneroko-idazlea, apaiz katolikoa, diakonoa, fraidea eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||
| Izengoitia(k) | R. Obert | ||||
| Zerbitzu militarra | |||||
| Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa katolizismoa | ||||
| Erlijio-ordena | domingotar | ||||
Yves Congar (Ardenak, 1904ko apirilaren 13a - Paris, 1995eko ekainaren 22a) frantziar elizgizona izan zen.
Domingotarra zen, eta 1930ean egin zen apaiz. Bigarren Mundu Gerran preso eduki zuten alemanek (1941-1945). Ekumenismoaren bultzatzaile izan zen, eta 1950eko hamarkadan sarritan egin zioten errieta eta salaketarik bere ideiak zirela-eta. Buru-belarri aritu zen Vatikanoko II. kontzilioan, eta garrantzitsuak izan ziren bere ekarpen teologikoak. Kardinal egin zuten 1994an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.