Edukira joan

Zababa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zababa
Sumertar erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideagerraren jainko-jainkosa
Familia
Ezkontidea(k)Inanna, Bau eta Ixtar

Zababa jainko mesopotamiarra da. Herrialde horretako hiri garrantzitsuenetako baten, Kish hiriaren, jainko jagolea zen, historian berebiziko garrantzia izan zuena K.a. III milurtekoan. (Dinastia arkaikoen garaia). Zababaren aztarna zaharrenak garai hartakoak dira.

Jainko gerlaria zenez, bere ezaugarriak ziren indarra eta guda-trebetasuna . "Harrien birrintzailea" epitetoa eamten zioten, eta horrek bere izaera beldurgarria azpimarratzen zuen. Ildo beretik, Babiloniako "Zababaren atea" "Etsaiari gorroto dion hori" izenaz era eman zitzaion (Van de Mieroop 2003).

Hiriko Tell el-Oheimirren gainean bere tenplu nagusia eta ziggurata daude, baita bere paredraren (jainkosa bikotekide) santutegia ere, bertako Kish hiriko Ixtar jainkosa handia. Jainko gerlaria da, eta II. milurtekotik aurrera, antzeko ezaugarriak zituen beste jainko bati asimilatua: Ninurta, jatorriz Nippur hiriko jainkoa zena.[1]

2011ko Kisheko zigurataren hondakinak.

Nohizbehinka aipatzen da, Ninurtarekin batera, Aššurren jainkoaren seme gisa (Lambert 1983: 82). Batez ere Antzinako Babiloniako erresumaren (K.a. 1792 – 1595) garaiaren ondoren, Baba/Bau jainkosa bere emazte gisa agertzen da sarritan (Lambert 1967). Zababa, halaber, sarritan aipatzen da Ixtarren bikote gisa (Black and Green 1998: 141), eta harekin batera agertu ohi da; bikote hori, dena den, biek zuten izaera gerrazaleagatik izan daiteke. «Lurraldeen Jauna» epitetoak Zababa Enlilekin ajinkoarekin identifikatzen du, Enlil baitzen titulu horren berezko jabea. Azkenik, Zababa Ilaba jainkoarekin ere identifikatua agertzen da Akadeko Sargonen inskripzioetan; Ilaba errege handiak aukeratutako jainko pertsonala zen, eta Kiš hiria hartu ondoren, bi jainkoak parekatu zituen (Nigro 1998: 93).[1]

Melischipak kudurrua. Dinastia kasitaren garaia, K.a. XII. mendean, Susa hirian hartutako gerra harrapakin. Louvre museoa.[2]

Bere izaera gerrazalearekin bat etorriz, Zababa lehoiarekin eta/edo lehoi-burudun borra batekin irudikatu ohi da; sinbolo horiek Ninurta, Ningirsu eta Ištarrek ere agertu ohi dira, gerrako jainko-jaikosa baitira. Terratakozko gurdien maquetetan irudikatutako irudi maskulinoa —borra bat daramana edo arkuz tiro egiten duena— Zababaren irudikapentzat hartu izan da (Moorey 1975: 82-3; ikus halaber Stone 1993). Kudurruetako erliebeetan, arrano burudun borra eta arranoaren bidez irudikatzen da (Koch et al. 1987).[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Heffron, Yağmur. (2024). «Zababa (god)» Ancient Mesopotamian Gods and Goddesses (Oracc and the UK Higher Education Academy).
  2. 1 2 «Kudurru of King Melishipak II at the Louvre Museum» louvrebible.org.uk (kontsulta data: 2026-11-02).

Kanpoko esteka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Alemanez) Sallaberger, Walther. (2017). «Zababa » Reallexikon der Assyriologie und vorderasiatischen Archäologie. 15, 164-168 or..