Edgar Cayce
| Edgar Cayce | |
|---|---|
(1910) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hopkinsville, 1877ko martxoaren 18a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Louisville Bowling Green Alabama Virginia Beach |
| Heriotza | Virginia Beach, 1945eko urtarrilaren 3a (67 urte) |
| Hobiratze lekua | Riverside Cemetery (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun zerebrobaskularra |
| Familia | |
| Ama | Carrie Elizabeth Cayce |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | psychic (en) |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Christian Church (Disciples of Christ) (en) |
Edgar Cayce (Hopkinsville, Kentucky, 1877ko martxoaren 18a -Virginia Beach, Virginia, 1945eko urtarrilaren 3a), Ameriketako Estatu Batuetako psikiko, medium eta astrologo ospetsua izan zen. Haren esanen arabera, trantzeko egoera hipnotikoan zegoen bitartean osasunaz zein sendabideaz, berraragitzeaz, hilezkortasunaz, espiritualtasunaz, gerretaz, Atlantidaz eta etorkizuneko gertaerak bezalako gaiei buruzko galderei erantzuteko trebetasuna zuela zioen.[1] Erantzun horiek «bizitzaren irakurketa» gisa ezagutu ziren, eta pertsona jakin batzuei adierazi zitzaizkien Cayce trantzean zegoen bitartean.
Trebetasun horri esker, Loti Profeta (Sleeping prophet) ezizena eman zioten.[2] Association for Research and Enlightenment (Ikerketa eta Ilustraziorako Elkartea) sortu zuen, bere sinesmen psikikoen aplikazio praktikoari eskainia, ospitale bat eta unibertsitate bat zituena. AREk egin zituen irakurketa guztiak gordetzen ditu gaur egun, 14.000 inguru, eta horietatik 8.500 osasun-gaiei buruzkoak dira. Formatu elektronikoan saltzen dira.
Caycek kristau elizkoi gisa deskribatu zuen bere burua, eta ukatu egin zuen espiritista izatea edo izpirituekin komunikatzea. Cayce New Age mugimenduaren sortzaile eta sinesmen berri askoren iturri nagusitzat jo egin da.[3]
Eszeptikoek bere ustezko trebetasun psikikoak kritikatu zituzten, izan zituen akats ugariak gogoratuz, baita bere obraren ahultasuna ere, arreta handiz aztertzeko, eta kristauek ere zalantzan jarri zituzten erlijio-gaiei buruzko teoria ez oso ortodoxoak, hala nola |berraragitzea eta erregistro akasikoen ingurukoak.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Louis Pauwels idazle frantsesak pertsonaia horren istorioa azaldu zuen Le Matin des Magiciens liburuan (1960, librairie Gallimard). Haren arabera, Cayce oso gizon xumea zen, prestakuntza kultural gutxikoa, eta lo zegoenean edozein gaixotasunen konponbide medikoa errezetatzeko gai zen. Bost urte zituenetik pilotakada baten ondorioz koman erori zen; bazirudien istripu horretatik ez zuela bizirik iraungo. Gaixotasun sendaezin baten biktima izan zen, bestetik, baina horretaz ez zion inori jakinarazi nahi izan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Callejo, Jesús. (2025-01-17). «El ‘profeta Durmiente’ Edgar Cayce» Cadena SER (kontsulta data: 2025-11-13).
- ↑ «Edgar Cayce, el profeta durmiente» www.edgarcaycebooks.org (kontsulta data: 2025-11-13).
- ↑ (Ingelesez) Medical Standard and North American Practitioner. G.P. Engelhard & Company 1920 (kontsulta data: 2025-11-13). 60.or.