NGC 1044
NGC 1044 Cetus konstelazioan dagoen galaxia lentikular bat da. 13,2ko magnitudea du[1]. William Herschel astronomo alemaniar-britainiarrak aurkitu zuen 1784ko azaroaren 7an[2].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikrouhin-hondo kosmikoarekiko abiadura 6.128 ± 53 km/s-koa da, eta horri 90,4 ± 6,4 Mpc-ko (295 ± 21 milioi argi-urte) Hubble distantzia dagokio. 52.000 argi-urte inguruko diametroa du[3].
NGC 1044k irrati-uhinak igortzen dituen jet bat du[3].
11,69 mag/arku-minutu²-ko gainazaleko distira duenez, gainazaleko distira handiko galaxiatzat har daiteke[1].
Galaxia talde bat?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
NGC 1044ren hego-ekialdean dagoen galaxia txikia NGC 1044 NED02 izenarekin agertzen da NASA/IPAC datu-basean[4]. Bi galaxiek, ziurrenik, grabitazio-elkarrekintzan dagoen bikote bat osatzen dute. Pan-STARRS behaketa-kanpainaren irudiko lau galaxiak (NGC 1044, NGC 1046, PGC 3080165 (NGC 1044 NED02) eta CGCG 414-36[5]) 84,4 eta 88,8 Mpc arteko distantzietara daude (275–290 milioi argi-urte), eta ziurrenik galaxia talde bat osatzen dute, nahiz eta talde hori ez den kontsultatutako iturrietan agertzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 astrovalleyfield.com. Les données de «Revised NGC and IC Catalog by Wolfgang Steinicke», NGC 1000 à 1099. .
- ↑ Courtney Seligman. New General Catalog Objects: NGC 1000 - 1049. .
- 1 2 Results for NGC 1044. NASA/IPAC Extragalactic Database. .
- ↑ Results for NGC 1044 (extended). NASA/IPAC Extragalactic Database. .
- ↑ Results for CGCG 414-036. NASA/IPAC Extragalactic Database. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |