Ziburu
- Artikulu hau Lapurdiko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ziburu (igarobidea)».
| Ziburu | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ziburu, Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusia. Goian, ezkerrean, Zokoa. Eskuinean, Donibane Lohizune. | |||||||||||
|
| |||||||||||
| Kokapena | |||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||
| Lurraldea | |||||||||||
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatua | |||||||||||
| Eskualdea | |||||||||||
| Departamendua | |||||||||||
| Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||||||||||
| Barrutia | Baiona | ||||||||||
| Kantonamendua | Donibane Lohizune | ||||||||||
| Izen ofiziala | |||||||||||
| Auzapeza (2026-2032) | Eneko Aldana-Douat (EH Bai) | ||||||||||
| Posta kodea | 64500 | ||||||||||
| INSEE kodea | 64189 | ||||||||||
| Herritarra | ziburutar | ||||||||||
| Geografia | |||||||||||
| Koordenatuak | 43°23′07″N 1°40′04″W / 43.3853°N 1.6678°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
| Azalera | 7,44 km² | ||||||||||
| Garaiera | 0-83 metro | ||||||||||
| Distantzia | 23 km (Baionatik) | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 6.220 (2018: | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 799,87 biztanle/km² | ||||||||||
| Euskara | |||||||||||
| Euskaldunak | % 11,04 (2010) | ||||||||||
| Erabilera | % 0,69 (2011) | ||||||||||
| Datu gehigarriak | |||||||||||
| Sorrera | 1574. urtea | ||||||||||
| Webgunea | http://www.ciboure.fr | ||||||||||
Ziburu Lapurdiko mendebaldeko udalerri bat da, Lapurdi Itsasegia eskualdekoa, Donibane Lohizuneko badian kokatua.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena zubi eta buru hitzen elkarketatik ei datorkio (cf. Subiboure dokumentatua XIII. mendean, Donibane Lohizuneko udal artxiboan). Frantsesera egokitzeko, Ciboure erabiltzen da lehen herriguneari deitzeko, etimologia ilunduz. Izan ere, Urdazuri ibaiaren ezkerraldetik Bordagain muinoraino hedatzen da Ziburu. Hortaz, Zubiburun dago Donibane Lohizunera pasatzeko estriboa edo zubiaren burua; hortik Zubiburu > Ziburu izena.
Leku-izenak honako grafiak izan ditu:[1]
- Subiboure (XIII. mendea, Donibane Lohizuneko udal artxiboa),
- Siboure (1650, Gouvernement général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins eta Carte des Pays Basques de France et d'Espagne izeneko mapetan),
- Siboro (1657),[2]
- Sanctus Vincentius de Siboure (1684, Baionako diozesiaren bilduma[3]) eta
- Ziburu,[4] XIX. mendea.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zokoa auzoa, itsaso eta badiaren artean kokatua, Urruñarekin batera administratzen du.
- Bordagain
- Herri
- Hegoa
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Untsin eta Urdazuri ibaiak igarotzen dira udalerritik, azken honen gaineko zubiagatik datorkiola izena herriari. Udalerriak bost hondartza ditu: Zokokoa propio, Ontzien hondartza eta Gaztelukoa ere Zokoan direnak, Ziburukoa propioa eta Kuboaren hondartza.[5]
Herriko gune nagusiak Donibane Lohizuneko portura ematen du, baina bere ezkerreladean bada kirol portu txiki bat, Larraldenekoa. Beste portu bat dago Zokoan.
Bestalde, Ziburu eta Hendaia udalerrien arteko kostaldean Euskal erlaitza hedatzen da.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donibane Lohizune ekialdean
- Azkaine hegoaldean
- Urruña mendebaldean
| Urruña | Euskal erlaitza (Bizkaiko Golkoa) eta Donibane Lohizune |
Donibane Lohizune | ||
| Urruña | Donibane Lohizune, Senpere eta Azkaine | |||
| ||||
| Urruña | Urruña eta Azkaine | Azkaine |
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]CNRSk 2010ean egindako Joly ikerketaren arabera, udalerriak klima ozeaniko garbia du[6]. Köppen-Geiger sailkapenaren arabera, Cfb motakoa da: klima epela, uda freskoa, sasoi lehorrik gabe[7]. Météo-Franceren 2020ko tipologiaren arabera, udalerria mendiko klima du, eta Pirinio Atlantikoetako klima-eskualdean kokatuta dago (ezaugarri nagusiak: prezipitazio handiak (>1200 mm/urte) urte osoan; negu oso epela (7,5 °C lautadan), haize ahulak)[8]. RE2020 araudiaren arabera, eraikuntza berrietarako, udalerria H2c zonan dago[9].
1991-2020 aldirako, udalerrian bertan dagoen Météo-France estazioan neurtutako batez besteko urteko tenperatura 15 °C-koa da eta prezipitazio-metaketa 1521,3 mm-koa delarik[10]. Estazio horretan erregistratutako tenperatura maximoa 42 °C-koa da, 2022ko ekainaren 18an lortua; tenperatura minimoa, berriz, -12 °C-koa da, 1956ko otsailaren 3an lortua[oh 1][10].
Météo-Franceren SIM analisiaren arabera, udalerriari dagokion sare-puntuan 1991–2020 aldiko urteko batez besteko tenperatura 14,1 °C-koa da.[oh 2] Hilabeterik beroena abuztua da (20,6 °C) eta hotzena urtarrila (8,4 °C). Urteko prezipitazioa 1420 mm-koa da; hilabeterik euritsuena azaroa da (199 mm) eta lehorrena uztaila (72 mm).[11]
1959–2025 aldian, urteko batez besteko tenperaturak hamarkadako 0,28 °C-ko gorako joera izan du. Azken hamar urteak (2016–2025) 1961–1990 aldiko batez bestekoa (13,2 °C) baino 1,5 °C beroagoak izan dira. Seriako bost urte beroenetatik lau 2000tik aurrerakoak dira (2020, 2022, 2023 eta 2025). Urterik beroena 2022 izan zen (15,4 °C) eta hotzena 1972 (12,3 °C).[11]
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 8.4 | 8.7 | 10.9 | 12.4 | 15.4 | 18.2 | 20.1 | 20.6 | 18.4 | 15.7 | 11.4 | 9.2 | 14.1 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 138 | 108 | 102 | 117 | 115 | 93 | 72 | 83 | 115 | 135 | 199 | 144 | 1420 |
| Iturria: Météo-France, SIM: 1991–2020 normalak, udalerriari dagokion sare-puntua | |||||||||||||
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendean izurriak gogor jo zuen Lapurdi, eta 1598ko agerketa aipagai duten idazkiak daude herrian.[12]
1574an bihurtu zen Ziburu udalerri independente, aurretik Urruñaren zati baitzen.[13] Hargatik, independentzia hori 1603an bakarrik gauzatu zen, eta Urtubiako jaunaren zuzeneko etsaigoa izan zuen, herri lurren jabetza eta hamarrenen kobrantza beretzat nahi baitzituen, besteak beste. Gainera, gatazka bizia zen Donibane Lohizunerekin porturatzen ziren itsasontzien gaineko zergak zirela eta.
Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Ziburuko kaleetan ibiltzea benetako gozamena da: Agorreta, Pocalette, Iturritza, Ravel... alboetan euskal arkitekturako ohiko etxeak, habeak bistan, fatxadak zertxobait aurreratuak (solairu bakoitzak 20 cm gehiago ditu, eta aleroi bikaina, erauntsien erasoari aurre egiteko.
Zigarroa etxea adibidetzat har dezakegu. Etxe batzuek etxe‑egutera handia dute. XVI. mendearen erdialdean San Bixintxo eliza eraiki zuten, Ziburu Urruñatik banandu zenean. Geroago egin zuten oktogono‑formako kanpandorrea, gainean orratza, arbelezko estalkia, absidea eta bi kapera. XVII. mendeko bost erretaula bikain ditu eta egurrezko hiru galeria, elkarlotuta. Elizaren atzealdean garai batean kaskarotentzako atea eta lekua. Izan ere, Ziburu nomaden babesleku izan zen, mespretxatutako jendea iritsi zen, ezaugarri fisiko desberdinak zituztenak, Baztango agoten antzekoak, eta, Lapurdiko legeek agintzen zuten bananduta egon behar zutela gizarte‑ekitaldietan.
XIX. mendean gizartea aldatzen hasi zen, emakume kaskarotak ezagunak egin ziren, senarrek arrantzatutako arrain freskoa saltzen zuten; oinez edo zaldi gainean joaten ziren Baionara, lau miliako ibilbidea eginda. Historialari zorrotzek (esate baterako Eugéne Goienetxek) Ziburuko lehenengo eliza Bordagain muinoan egin zutela pentsatzen dute, eta han dagoen dorrea, hain zuzen, eliza haren kanpandorre izan zela. Gainera, talaiariek ere erabiltzen zuten, baleak ikusteko. Espainiarrek auzo hura erre zuten 1686an, eta Soult mariskalak basoko zuhaitzak errotik mozteko agindua eman zuen 1813an, Zokoa harresitzeko. Gaur egun, dorrearen ondoan harrizko gurutzadura zaharra eta Bordagaineko Andre Mariaren kapera daude. Bordagaindik ikusten diren bistek merezi dute haraino igotzea.
Horretarako, iturriaren ondoko eskailerak igo, Gurutze Gorriaren aurretik pasa, eta Mapau kalean gora igo behar dugu. Ugaranaren bokalean eratzen den lurmutur batean 1613an eraikitako errekoletoen komentua dago, sorginei aurre egiteko eta Donibane eta Zibururen arteko liskarrak baretzeko.

Mende erdi bat lehenago, ziburutarrek auzi larria izan zuten donibandarrekin, atzerriko ontzien trafikoari buruz. Izan ere, herri bakoitzak aldarrikatzen zuen Ugarana itsasadarraren jabe zela.
Errekoletoen zenobioak klaustro interesgarria du, eta iturri bat, Mazarinoren emaria —politikari trebea, kardinala eta diplomatikoa, Luis XIV.aren eskuineko eskua—. Agorreta kalean erromesentzako ospitalea zegoen, errekoletoen komunitatearen ardurapean.
Arrantza eta haren ondorioz sortutako beste jarduerak izan dira Ziburuko ekonomiaren ardatza. Turismoa eta ostalaritza baztertu gabe, gaur egun ere arrantza dute oinarri. Jatetxeak, hotelak eta kanpinak daude. Klub nautikoa badago eta golf‑zelaia ere bai.
Ziburu Maurice Ravelen sorterri izateaz harro dago (eta arrazoi du). Konpositore modernista 1875eko martxoaren 7an jaio zen, Ravelen izen handia daraman kaleko 12. zenbakian. Erraz ezagutzen da etxea, itxura nordikoa duen bakarra baita. Harlanduzko fatxada, gargolak eta elementu hibridoak ditu, eta kalearen lerroarekin bat egiten du. Ravelek sortutako musikaren zati bat Ziburun egina da; esate baterako Hirukotea, 1914an ondua.
Herriko idazle eta elizgizonak ere ez ditugu ahaztu behar: Argaingarats, D’Aranbillague, Gazteluzar eta Joannes Etxeberri. Etxeberrik Baleazaleen otoitza, Arpoiz jotako balearen otoitza, eta Esker ematea balea harrapatu izanagatik idatzi zituen. Horrenbestez, bale arrantzaren jarduera horrek Lapurdin zuen garrantzia begi bistan dago. Bestetik, Bordeleko Pierre de Lancre frantses epaileak inkisizioaren sutan erre zituen Ziburuko bi apaiz: Miguelena eta Bocale, deabru‑hitzarmenak eta meza beltzak egitea leporatuta. Auzitegi santuak Ziburuko herri txikian bostehun bat pertsonari jarri zien heriotza‑zigorra, sorginkeria edo ezkutuko praktikak egotzita.
Maurice Ravel moilatik Donibane Lohizuneko portuaren eta hiriaren bista ederra dugu begien aurrean. Jarrai diezaiogun ertzari, eta berehala iritsiko gara hilerrira. Haren ondoan dago Pierre Benoit (1885‑1962) idazlearen omenez jarritako monumentua. Euskal Herriko eguneroko bizitza inspirazio‑iturri izanik, hainbat liburu idatzi zituen: Atno, Le Pays Basque, Le Casino de Barbazan, Pour Don Carlos nobela historikoa, eta, batez ere, Les amours mortes, maisuki azaldu baitzuen Lapurdiko txoko horretako xehetasunak. Ziburun atseden hartu ohi zuen, Bordagaingo Alegria etxean hil zen, eta Ziburuko hilerri zurian ehortzi zuten.

Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mende osoan zehar eta XX. mendearen hasieran 2.000 biztanle inguruko populazio egonkorra izan ondoren, 1920tik 1960ra biztanle kopurua hirukoiztu egin zen. XX. mendearen bukaerara arte 6.000 inguru biztanletan egonkortu zen, baina XXI. mendearen hasiera berriro hazi zen, ia 7.000 biztanleren mailaraino.
| Biztanleria-piramidea 2022 Guztira: 2.836 gizon, 3.130 emakume | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: INSEEren datuetatik eratorritako grafikoa. Biztanleria txikia duten herrietako biztanleria borobildu da bertan eskainitako zenbakietan oinarrituta[14]. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hazkunde begetatiboa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Familiak eta etxeguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023 erroldaren arabera, Ciboure udalerrian 5.898 biztanle zeuden eta 3.171 elkarbizitza unitate[oh 3], hau da, 1,86 lagun elkarbizitza unitate bakoitzeko (Metropolitar Frantzian 2,13). Talderik handiena kide bakarreko elkarbizitza-unitateak ziren (% 44,6), Metropolitar Frantziako batez bestekoaren gainetik (% 39,2).[16]
Udalerrian 1.717 familia zeuden, eta horien artean etxean seme-alabarik ez zuten bikoteak ziren ugarienak (1.004). Guraso bakarreko 274 familietatik 219etan ama zen guraso bakarra. 1.108 familiek ez zuten 25 urtetik beherako seme-alabarik etxean. 308k seme-alaba bakarra zuten etxean, 207k bi, eta 93k hiru edo gehiago. Seme-alabadun 439 bikoteetatik 20tan (% 4,6) seme-alabaren bat bikotekide baten aurreko harreman batekoa zen.[16]
15 urte edo gehiago zituzten 5.295 biztanle zeuden. Horien artean 15-24 urtekoen % 6,8 bizi zen bakarrik eta 80 urte edo gehiagokoen % 43,6. Bikotean bizitzea ohikoagoa zen talde guztietan, 65-79 urteko taldean jotzen zuen gailurra (% 67,4).[16]
15 urte edo gehiagoko biztanleen % 44,9 ezkonduta zegoen, eta beste % 13,2 bikotean bizi zen ezkondu gabe (% 8,6 izatezko bikotean eta % 4,6 PACS bidez lotuta). % 24,0 ezkongabeak ziren, % 9,6 alargunak eta % 8,3 dibortziatuak.[16]
Elkarbizitza-unitatearen erreferentziazko pertsonaren lanbide-kategoriari dagokionez, nagusiak hauek ziren: erretiratuak (% 45,2), erdi-mailako lanbideak (% 14,0), enplegatuak (% 13,6), eskulangileak (% 8,5). Talde nagusia (erretiratuak, % 45,2) Pirinio Atlantikoak departamenduko batez bestekoaren (% 34,1) gainetik dago. 5 elkarbizitza-unitatetan nekazari bat zen erreferentziazko pertsona (% 0,2).[16]
Taula osoa: elkarbizitza-unitateak eta familiak, 2023 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Etxebizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023 erroldaren arabera, udalerrian 6.430 etxebizitza zeuden. Horietatik 3.178 egoitza nagusi ziren, 3.017 bigarren egoitza edo noizbehinkakoak eta 235 hutsik zeuden. Apartamentuak ziren nagusi (4.653), etxeak baino gehiago (1.755). Egoitza nagusietatik 1.982 beren jabearen bizilekuak ziren, 1.113 alokairuan zeuden, 402 errenta moderatuko etxebizitza gisa alokatuta eta 83 doan lagata.[17]
Etxebizitza multzoa
Etxe mota
Jabetza egoera
Eraikuntza garaiari dagokionez, 1946-1970 artean eraikitako egoitza nagusiak ziren ugarienak (914).[17]
Eraikuntza garaia
Egoitza nagusien artean gehienek 5 gela edo gehiago zituzten (1.070). Gas sarea zen berogailu mota nagusia (1.934 etxebizitzatan). 2.134 egoitza nagusik beren aparkalekua zuten: 1.779 etxebizitzatan auto bakarra zegoen eta 1.039tan bi edo gehiago.[17]
Gela kopurua
Berogailu mota
Aparkalekua eta ibilgailuak
Taula osoa: etxebizitzak, 2023 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enplegua
2023 urtean 15-64 urteko 3.114 biztanleetatik 2.321 aktibo ziren (% 74,5), horietako 2.039 lanean (% 65,5) eta 282 langabezian (aktiboen % 12,1).
Jarduera-tasa: talde bakoitzeko biztanleen artean zenbat diren aktibo (lanean edo langabezian).
Langabezia-tasa hezkuntza-mailaren arabera
Marratxo bertikala: udalerriko langabezia-tasa orokorra (% 12,1). Zabalerak eskala finko batean daude (0-% 50), udalerri artean konparagarriak izan daitezen.
793 ez-aktibotik 238 ikasle edo ordaindu gabeko praktiketan ari ziren (% 30,0), 292 erretiraturik zeuden (% 36,8) eta 263 bestelako ez-aktibo ziren (% 33,2).
Ez-aktiboak
Lanbide-kategoria[oh 4]
Udalerrian 1.302 enplegu zeuden 2023 urtean. Udalerriko biztanle landunak 2.039 ziren; beraz, udalerria langile-erakarlea da.[oh 5]
Diru sarrerak
2023 urtean, diru-sarreren mediana 27.010 eurokoa zen, eta biztanleen % 13 pobrezian bizi zen (bizimoduaren medianaren % 60tik behera).
Departamenduarekiko konparaketa xehea |
|---|
|
Pobrezia-tasa adinaren arabera (departamendua) Pobrezia-tasa etxebizitza-erregimenaren arabera (departamendua) Eskuragarri dagoen errentaren osaera (departamendua) INSEEk «eskuragarri dagoen errenta» horrela eraikitzen du: jarduera-errenta + pentsioak + ondarea + gizarte-prestazioak (batuz % 100 baino gehiago ematen dute) ken zuzeneko zergak (batez ere errentaren gaineko zerga). Jarduera-errenta zatitzen bada: soldatak % 57,3, ez-soldatapekoen errenta % 5,5, langabezia-sariak % 2,3. |
Udalerriak arrantza portua partekatzen du Donibane Lohizunerekin.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bordagaineko Andre Mariaren eliza eta dorrea: Gaur egun zaharberrituak eta egoera bikainean dauden eliza eta dorrea.
- Charles de Gaulle zubia: Ziburu eta Donibane Lohizune elkarlotzen ditu.
- Errekoletoen komentua: 1610ean eraikia, eta 1791an Frantziako Iraultzarekin arpilatua eta desjabetua.
- Portuko edota Ziburuko itsasargia,[18] André Pavlosky-k eraikia, monumentu historiko dago izendatuta.
- Zokoko itsasargia: 1844an eraikia.
- Zokoko gotorlekua [19] XVII. mendekoa da.
- Ziburuko iturria: XVII. mendekoa, 1925. urtetik aurrera monumentu historiko dago izendaturik [20].
- Lehen-Tokia etxea: Euskal estiloko arkitektura duen etxe bikaina.
- Leihorra etxea: 1916an Joseph Hiriart arkitektoak eraikitako Art Déco estiloko etxea.
- Neria etxea[21], XVII. mendekoa da eta 1813 eta 1814. urteetan Wellington jeneralaren tropen ospitale izan zen.
- Maurice Ravelen jaiotetxea edo San Estebania[22], XVII. mendekoa da.
- Neria etxea: Euskal estiloko arkitektura duen etxe bikaina.
- Lehen-Tokia etxea[23], 1924 eta 1926 urteen artean eraikia, monumentu historiko dago izendaturik.
- Bordagaingo Andra Mariaren eliza zaharra eta dorrea[24], 1987. urtetik aurrera monumentu historiko dago izendaturik.
- Gurutze zuria[25], Donejakue bide zaharrean kokaturik, 1616. urtekoa da.
- San Bixintxo eliza[26] XVI. mendean du jatorria.[27]
- Ziburuko herriko etxea: Udalaren egoitza.
- Ziburuko iturria: 1676an eraikia.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ziburuko etxeak, atzealdean Larrun mendia ageri delarik.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ziburuk uda‑garaian eta egitarau zabal batean kontzertuak eta jaialdiak antolatzen ditu (Musique á la Côte Basque), baita kulturaren, kirolaren eta festen alorreko hainbat ekitaldi ere.
Herriko festak urtarrilaren 22an dira, bitxintxo herrikoiak.
Ziburutar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martin Oiharzabal, XV. mendeko itsasgizon eta idazlea.
- Joanes Etxeberri Ziburukoa (1580-1665), euskal idazle handia.
- Martin Sopite, XVII. mendea, itsasgizona, baleazalea. 1635ean balearen sarraskia itsasontzian egiteko labea asmatu zuen.
- Piarres Etxeberri, XVII. mendea, idazlea eta itzultzailea. Itsasoko Nabigazionea itzuli zuen, jatorriz Martin Oiharzabalek egina.
- Bernard Gazteluzar (1619-1701), idazle jesuita.
- Jean Baptiste Kamusarri (1815-1840), euskal olerkari erromantikoa.
- Maurice Ravel (1875-1937), musikagilea.
- Joseph Abeberri (1895 - 1944), Ziburuko auzapez ezkertiar eta euskaltzalea, sortzez Arrangoitzekoa. Naziek deportatua eta Mauthausengo kontzentrazio esparruan eraila.
- Janbattitt Dirassar (1937-), euskal idazlea eta kazetaria. Sortzez Hazparnekoa, Ziburun bizi da.
- Michèle Alliot-Marie (1946-), etxea bertan du eta Herriko Etxeko kontseilaria izan zen.
- Xabier Soubelet (1953-), idazlea, margolaria eta kantaria.
- Bixintxo Bilbao (1991), esku-huskako pilotaria.

Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Estazioko erregistroak 1921ko urtarrilaren 1an eta 2026ko irailaren 20an artekoak dira.
- ↑ Météo-Franceren SIM (Safran-Isba) analisiak Frantzia metropolitarra 8 km-ko sareta batean hartzen du. Hemengo balioak udalerriaren erditik 2,8 km-ra dagoen sare-puntukoak dira, ez estazio jakin batekoak. Serie hauek ez daude homogeneizatuta: estazio-sarearen aldaketek joera luzeetan eragina izan dezakete.
- ↑ INSEEren ménage kontzeptua (elkarbizitza-unitatea / etxegunea) etxebizitza berean bizi diren pertsonak dira, ahaidetuta egon edo ez. Famille kontzeptua (familia), aldiz, elkarbizitza-unitate BATEN BARRUAN dagoen bikote bat (seme-alabekin edo gabe) edo guraso bakar bat da. Kide bakarreko etxegune batek ez du familiarik: hortik dator udalerri bakoitzean elkarbizitza-unitate kopurua familia kopurua baino handiagoa izatea beti.
- ↑ Frantziako lanbide-sailkapen ofiziala (PCS) darabil: goi-mailako langileak zuzendariak eta goi-mailako lanbide intelektualak dira (ingeniariak, irakasle unibertsitarioak, medikuak...); erdi-mailakoak irakasleak, teknikariak eta erdi-mailako kudeatzaileak; enplegatuak bulego- eta zerbitzu-langileak (administrazio-langileak, saltzaileak...); eskulangileak eskulanezko lanbideak, kalifikatuak zein ez.
- ↑ Atal hau lantokiaren arabera neurtzen da, ez bizilekuaren arabera: udalerriko enplegu kopuruak eta bertako biztanle langileen kopuruak ez datoz bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Itsasoko Historia. Euskal Kostaldeko Gida. liburutik txertatu zen 2014-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Raymond, Paul. Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque. .
- ↑ Jean-Baptiste Orpustanen esanetan
- ↑ XVII. eta XVIII. mendea - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Lhande, Pierre. (1926). Dictionnaire basque-français. .
- ↑ (Frantsesez) «Les plages de Ciboure - Saint-Jean-de-Luz Tourisme» www.saint-jean-de-luz.com 2021-04-28 (kontsulta data: 2026-09-01).
- ↑ (Frantsesez) Joly, Daniel; Brossard, Thierry; Cardot, Hervé; Cavailhes, Jean; Hilal, Mohamed; Wavresky, Pierre. (2010-06-18). «Les types de climats en France, une construction spatiale» Cybergéo : revue européenne de géographie 501 doi:..
- ↑ (Frantsesez) Dubreuil, Vincent. (2022-02). «Le changement climatique en France illustré par la classification de Köppen» La Météorologie 116 doi:..
- ↑ (Frantsesez) Le climat en France hexagonale et Corse. .
- ↑ (Frantsesez) Réglementation environnementale RE2020. 2020-11-18.
- 1 2 (Frantsesez) Station Météo-France « Socoa », fiche climatologique. .
- 1 2 (Frantsesez) Données changement climatique - SIM quotidienne. Météo-France.
- ↑ Goihenetxe, Manex. (2001). Histoire générale du Pays basque III : Évolution économique et sociale du XVIe au XVIIIe siècle. 3 Donostia / Baiona: Elkarlanean, 42-43 or. ISBN 8483317443 eta 9788483317440. OCLC .466971263.
- ↑ Jean-Noël Darrobers; Hubert Lamant-Duhart; et al. (1992). Ciboure. Ekaina.
- ↑ «Population selon le sexe et l'âge quinquennal de 1968 à 2022 (1990 à 2022 pour les DOM) | Insee» www.insee.fr (kontsulta data: 2026-07-27).
- ↑ (Frantsesez) «Naissances de 2008 à 2025» Insee (kontsulta data: 2016ko abuztuaren 10a).
- 1 2 3 4 5 (Frantsesez) «Couples-Familles-Ménages en 2023» Recensement de la population (INSEE).
- 1 2 3 (Frantsesez) «Logement en 2023» Recensement de la population (INSEE).
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa - Zokoko itsasargiari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa - Zokoko gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa - XVII. mendeko iturriari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa - Neria etxeari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa - Ravelen etxeari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa - Lehen-Tokia villari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa - Andra Mariaren elizari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa - Gurutze zuriari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa - Done Bikendi elizari buruzko oharra
- ↑ Des origines à la Révolution, Ciboure. Ekaina,, 145 eta 146 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ziburuko herriko etxea edo udalaren webgunea
- Joseba Aurkenerena: Martin Sopite baleazale ziburutarra.
| Ziburuko auzoak | ||
|---|---|---|




