Euskaltzaindiak herriaren izena dokumentazio zaharrean nola heldu den aztertu zuen. Jose Maria Jimeno Jurio aritu zen dokumentu zaharrak aztertzen eta honako agerpen hauek aurkitu zituen:
Hartara, datu horiek ikusirik, Euskaltzaindiak euskara baturakoBera izena onartu zuen.
Vera de Bidasoa1916kouztailaren 27ko errege dekretuaren bidez ezarri zuten. Hala ere, udaleko akta liburuetan behin agertu zen 1918an, eta 1924 arte ez zen berriz agertu.
Berako Udalak izen ofizialtzat Bera erabiltzea erabaki zuen 1989an.
Bera izenaren esanahi etimologikoari dagokionez, bi teoria nagusi daude: lehenengoak toponimo hori euskaratik datorrela erraten du; bigarrenak, jatorri erromantzea duela.
Koldo Mitxelenak dioenez, izena euskarazko behera edo behere hitzetatik bide dator. Hitz horrek euskal toponimo aunitz osatzen ditu. Datu bitxia da Bera dela Nafarroako udalerri baxuena; hau da, garaiera ttikiena duena. Baina kontuan izan behar da Nafarroako Foru Erkidegoak gaur egun dituen mugak eta Nafarroako Erresumak garai batean izan zituenak ez datozela bat, asko aldatu direla. Erraterako, XIX. mendearen hasieran ondoko bi udalerri, Irun eta Hondarribia (gaur egun Gipuzkoan kokatuak), Nafarroaren zati izan ziren hiru urtez.
Bertze eskola batek gaztelaniazko vera (ur-bazterra) hitzetik zetorrela uste du, preseski herriaren kokalekua aipatzen duela, Bidasoaren bazterrean. Joan Coromines filologoak uste zuen horixe zela Bera izenaren jatorria. Gainera, uste zuen Vera izena zuten Espainiako herri guztiak ibai bazterretan kokatuak zeudela eta erromatar hiriak izan zirela.
Julio Caro Baroja filologo eta antropologoak Berako herriarekin lotura handia izan zuen, eta toponimoa aztertzean zalantza zuen ea behere hitzetik zetorren herriaren izenaren jatorria. Nolanahi ere, aukera hori ez zuen baztertzen. Caro Barojak bertze balizko jatorri bat eman zuen, erratean BeraErdi Aroan pertsona izena zela, eta Erdi Aroko bertze euskal pertsona-izen bat bazela, Beraxa, hainbat toponimotan ageri dena (Barasoain, Beasain, Orexa).
Patxi Salaberri Zaratiegik, berriz, pentsatzen du erromatar pertsona izen bat egon daitekeela oinarrian. Haren iritziz, Verus pertsona-izenetik abiatuta, agian honako eboluzio hau gertatuko zen: *(villa) verana > *Berâa > *Beraa > Bera.[4]
Klima atlantikoa du Berak: hezea, euri ugarirekin, tenperatura epelak urte sasoi guzietan, aldaera ttikiak dituela. Batez bertzeko tenperatura 14-15 gradukoa da, prezipitazio handiekin, urtean 170 egunez egiten baitu euria (1.600 eta 1.800mm bitartean).
Beran, itsasoaren mailatik 50 metrora, Nafarroako gobernuaren jabetzako estazio meteorologikoa dago.[5]
Herriaren inguruko hariztiak aspaldi galdu ziren, artzain, ikazkin eta zuhaitzen mozketengatik. XIX. mendearen amaieran, inguruko herri askotan bezala, Japoniatik ekarritako larizio pinuak (Pinus nigra) eta haritz gorriak birlandatu ziren. Birlandatutako basoen azalera 1.200 hektareakoa da gaur egun.
Daniel Cadoux kapitainaren oroitarria, San Mikel zubian. 1813an hil ziren Wellingtongo dukearen ingeles soldaduetako bat zen.
1402. Nafarroako errege Karlos Nobleak Lesakako eta Berako herritarrei hainbat pribilegio eman zizkien, bere lurra gipuzkoarren eta lapurtarren aitzinean defenda zezaten.
1606. Lorenzo Hualde Berako elizako erretore izendatu zuen Altzate eta Urtubiko jaunak. Pertsona hura Valle Alvarado inkisidorearen laguntzaile izateagatik nabarmendu zen. Sorginkeriagatik beratar aunitz salatu zituen, Logroñoko inkisizio auziko (1610) agirietan jaso denez.
1610. urte aldera, Baionatik artoa sartu zen, eta Atlantikoko ereduko nekazaritza sisteman oinarrizko laborea izan zen geroztik.
1638. Saint-Simon dukearen tropek, Altzate eta Urtubiko jaunaren gidaritzapean, Bera erre zuten.
1793-1795. Konbentzio Gerra. Lehen aldian, 1794ko uztail arte, Espainiako tropek okupatu zuten Bera. Bigarrenean, 1794ko uztaila bukaeratik aitzina, frantsesek hartu zuten herria, eta bertan izan ziren, 1795eko ekainean guda bukatu zen arte.
XX. mendearen lehen hamarkadetan biztanle kopuruari maila bertsuan eutsi ondoren, 1930eko hamarkadatik aurrera 20 urtez biztanleak galdu zituen Berak. 1970eko hamarkadan, berriz, hazkunde nabarmena gertatu zen, eta hamar urtean%30 inguru hazi zen populazioa. Beste 30 urtez egonkor mantendu ondoren, XXI. mendearen lehen hamarkadan beste hazkunde txiki bat gertatu da.
Oharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Urtea
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
Hazkunde begetatiboa
41
10
−7
20
30
11
5
−5
4
−15
−13
−20
−3
4
−14
−15
−12
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[6] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
Urtea
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Batez besteko adina
40,02
40,04
40,32
40,62
40,87
40,88
41,07
41,25
41,4
41,7
41,81
42,23
42,45
42,64
42,72
42,96
43,09
43,23
43,4
43,86
44,13
44,38
44,76
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[7] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen% 51,1 udalerri berean jaioak ziren[8], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne)% 16,8 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak% 16,5 —probintzian% 19,8—.
Espainiar estatutik kanpo jaiotako 630 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 57,3)[9]. Jaiotza herrialde nagusiak Argentina, Errumania, Ekuador dira.
Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Amerika ·% 57,3Europa ·% 38,3Afrika ·% 3,8Asia ·% 0,6
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 1.908 etxebizitza zeuden: 1.397 (% 73,2) nagusiak eta 511 (% 26,8) ez-nagusiak.[10] Kontsumo elektrikoaren arabera, 219 (% 11,5) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 196 (% 10,3) hutsik zeuden.[11] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 6 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 57 plazarekin (9,5 plaza etxebizitzako).[12]
Tasazio-datuen arabera, 2023an udalerrian tasatutako etxebizitzen batez besteko prezioa 1.853 €/m²-koa zen (desbideratze tipikoa: 762 €/m²), eta prezio-tarte ohikoena 1.000-1.200 €/m² artekoa. Tasatutako etxebizitzen batez besteko azalera 174 m²-koa zen. 2022tik 2023ra% 21,5 igo zen (1.525 €/m²). Balio hori Nafarroako udalerrien medianaren (891 €/m²) bikoitza baino handiagoa zen.[13]
INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 3.238 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak% 37,9 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak% 25,9; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak% 27,8; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak% 8,4.[15] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa% 35,4 zen 2021ean eta% 37,9 2024an; beraz, 2,5 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz,% 10,1 izatetik% 8,4 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean% 39,0 ziren, eta gizonen artean% 36,7; 2,3 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen% 9,0 eta gizonen% 7,8 ziren.
3.238biztanle 15 urte edo +, 2024
% 37,9goi-mailako ikasketak+2,5 puntu 2021etikmapa
% 8,4lehen hezkuntza edo gutxiago−1,7 puntu 2021etikmapa
% 10,8ikasten ari dira, 2024
% 8,4
% 27,8
% 25,9
% 37,9
Lehen hezkuntza edo gutxiago ·% 8,4Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) ·% 27,8Bigarren hezkuntzako bigarren etapa ·% 25,9Goi-mailako ikasketak ·% 37,9
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Nafarroako mapa
Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen% 56,2 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta% 43,8 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 23 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak% 45,8 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak% 54,2. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen% 0,4 ziren.[15]
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Bera, 2024
Ikasketa-maila
Guztira
%
Gizonak
%
Emakumeak
%
Goi-mailako ikasketak
1.227
% 37,9
577
% 36,7
650
% 39,0
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa
838
% 25,9
451
% 28,7
387
% 23,2
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)
900
% 27,8
421
% 26,8
479
% 28,8
Lehen hezkuntza edo gutxiago
273
% 8,4
123
% 7,8
150
% 9,0
Guztira
3.238
% 100,0
1.572
% 100,0
1.666
% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Bera, 2021–2024
Urtea
Goi-mailakoak
Batx. / erdi LH
DBH
Lehen H. edo gutx.
15 urte edo +
2021
% 35,4
% 26,2
% 28,3
% 10,1
3.180
2022
% 36,5
% 25,5
% 29,0
% 9,0
3.194
2023
% 37,5
% 25,2
% 28,2
% 9,0
3.229
2024
% 37,9
% 25,9
% 27,8
% 8,4
3.238
Ikasten ari direnak
2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen% 10,8 ikasten ari zen (349 pertsona).[16] Ikasten ari zirenetatik,% 45,3 goi-mailako ikasketetan zebilen,% 29,8 batxilergoan,% 17,5 erdi-mailako lanbide-heziketan,% 3,2 DBHn edo antzekoetan eta% 2,0 lehen hezkuntzan edo beheragoko mailetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen% 50,3 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen% 39,1; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen% 16,0 eta emakumeen% 18,7. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen% 88,3 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen% 37,6 eta 25–29 urtekoen% 13,4; 30 urtetik gorakoen artean, berriz,% 1,6 baino ez.[17] 20–24 urtekoen artean, emakumeen% 41,8 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen% 19,6.
Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 88,3
20–24 urte
% 37,6
25–29 urte
% 13,4
30–34 urte
% 5,4
35–39 urte
% 5,2
40–44 urte
% 1,0
45–49 urte
% 1,6
50–54 urte
% 2,2
55 urte edo +
% 0,4
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 2,3
Goi-mailako ikasketak
% 45,3
Erdi-mailako LH
% 17,5
Batxilergoa
% 29,8
DBH eta antzekoak
% 3,2
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 2,0
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).
Jaiolekuaren arabera
2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen% 84,2 estatuan jaio zen, eta% 15,8 atzerrian.[15] Ikasketa-egituran badira aldeak jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak% 38,2 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak% 6,0; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 28,3 eta% 18,1, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak% 40,4 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak% 7,1; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 32,0 eta% 18,5, hurrenez hurren.
Gizonak
Estatua
Atzerria
% 38,2
Goi-mailakoak
% 28,3
% 28,5
Batx. / erdi LH
% 29,5
% 27,3
DBH
% 24,1
% 6,0
Lehen H. edo gutx.
% 18,1
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 40,4
Goi-mailakoak
% 32,0
% 22,3
Batx. / erdi LH
% 28,0
% 30,2
DBH
% 21,5
% 7,1
Lehen H. edo gutx.
% 18,5
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).
Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen% 11,3 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen% 8,0.[16] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak% 48,4 ziren estatuan jaiotakoetan eta% 22,0 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.
2008ko erroldan jasota dagoenez, Espainiaz kanpoko 215 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren%5,84 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 18.053 euro-koa zen[18], eta etxegune bakoitzeko 48.727 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (17.701 euro) parean dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 24.838 euro zen. Errenta gordina 22.527 euro-koa izan zen pertsonako.
Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren% 55,2[19]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 24,7), beste diru-sarrerak (% 15,7), langabezia-prestazioak (% 1,2), beste prestazioak (% 3,2).
Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[20][oh 1]. Udalerrian indizea 29,1 da, probintziakoaren (30,4; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (31,9) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,3 da, probintziakoaren (2,6; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,6) azpitik.
INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Bera udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 1.798 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren% 56,3; gainerako% 43,7 inaktibo zeuden (erretiratuak% 53,4, beste inaktiboak% 33,5 eta ikasleak% 13,1).[21] Aktiboen artean, langabezia-tasa% 3,9 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa% 59,7 zen eta emakumezkoena% 53,2; langabezia-tasa, aldiz,% 3,0 eta% 4,8 zen, hurrenez hurren.[21]
Okupatuen kopurua 1.706 zen 2023ean, 2021eko 1.625etik gora.[22] Emakumeek okupatuen% 48,3 osatzen dute, eta gizonek% 51,7.
1.706okupatu, 2023+% 5,0 2021etik
% 48,3emakumeak okupatuen artean
% 56,3jarduera-tasa, 2024
% 3,9langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Bera, 2024
Egoera
Guztira
%
Gizonak
%
Emakumeak
%
Okupatuak
1.728
% 54,2
894
% 57,9
834
% 50,7
Langabeak
70
% 2,2
28
% 1,8
42
% 2,6
Inaktiboak
1.393
% 43,7
623
% 40,3
770
% 46,8
Guztira
3.191
% 100,0
1.545
% 100,0
1.646
% 100,0
Jarduera-sektoreak
Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 71,9), industria (% 21,1), eraikuntza (% 5,6) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 1,3).[22] Xeheago, jarduera-adarrik handiena merkataritza da (% 25,0), ondoren manufaktura-industria (% 20,5) eta ostalaritza (% 11,0) datoz.
Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Nafarroako mapa
Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen% 59,8; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 25,8), eta oinarrizko okupazioak% 10,6.[23] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen% 63,2 eta emakumeen% 56,2).
% 25,8
% 59,8
% 10,6
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak ·% 25,8Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak ·% 59,8Oinarrizko okupazioak ·% 10,6Ez dago jasota ·% 3,9
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Bera, 2023
Okupazioa
Guztira
%
Gizonak
%
Emakumeak
%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak
440
% 25,8
189
% 21,4
251
% 30,5
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak
1.020
% 59,8
557
% 63,2
463
% 56,2
Oinarrizko okupazioak
180
% 10,6
95
% 10,8
85
% 10,3
Ez dago jasota
66
% 3,9
41
% 4,6
25
% 3,0
Guztira
1.706
% 100,0
882
% 100,0
824
% 100,0
Okupatuen% 80,3 besteren konturako langileak dira, eta% 19,7 norberaren konturakoak.[24]
% 17,3
% 69,8
% 10,6
Norberaren kontura, langileak dituena ·% 2,4Norberaren kontura, langilerik gabe ·% 17,3Besteren kontura, finkoa/mugagabea ·% 69,8Besteren kontura, aldi baterakoa ·% 10,6
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Bera, 2023
Lan-egoera
Guztira
%
Gizonak
%
Emakumeak
%
Norberaren kontura
336
% 19,7
197
% 22,3
139
% 16,9
Besteren kontura
1.370
% 80,3
685
% 77,7
685
% 83,1
Guztira
1.706
% 100,0
882
% 100,0
824
% 100,0
Jaiolekuaren arabera
Jarduera
16 urte edo gehiagokoen% 85,1 estatuan jaio zen, eta% 14,9 atzerrian.[21] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean,% 56,5 okupatuak dira,% 30,8 erretiratuak,% 5,4 ikasleak,% 5,1 bestelako inaktiboak eta% 2,3 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 63,1 okupatuak dira,% 25,3 bestelako inaktiboak,% 5,1 langabeak,% 4,1 erretiratuak eta% 2,3 ikasleak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean% 49,6 okupatuak dira,% 21,9 erretiratuak,% 19,1 bestelako inaktiboak,% 6,8 ikasleak eta% 2,5 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 51,9 okupatuak dira,% 37,2 bestelako inaktiboak,% 5,0 ikasleak,% 3,1 langabeak eta% 2,7 erretiratuak.
Gizonak
Estatua
Atzerria
% 56,5
Okupatuak
% 63,1
% 2,3
Langabeak
% 5,1
% 5,4
Ikasleak
% 2,3
% 30,8
Erretiratuak
% 4,1
% 5,1
Beste inakt.
% 25,3
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 49,6
Okupatuak
% 51,9
% 2,5
Langabeak
% 3,1
% 6,8
Ikasleak
% 5,0
% 21,9
Erretiratuak
% 2,7
% 19,1
Beste inakt.
% 37,2
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.
Okupazioa
Okupatuen% 84,1 estatuan jaio zen, eta% 15,9 atzerrian.[23] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean,% 60,1 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira,% 24,4 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta% 10,7 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 79,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira,% 10,9 oinarrizko okupazioetakoak eta% 5,1 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean% 53,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira,% 34,8 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta% 9,1 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 71,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira,% 16,4 oinarrizko okupazioetakoak eta% 8,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.
Gizonak
Estatua
Atzerria
% 24,4
Goi eta erdi maila
% 5,1
% 60,1
Langile kualifikatuak
% 79,6
% 10,7
Oinarrizko okup.
% 10,9
% 4,7
Ez dago jasota
% 4,4
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 34,8
Goi eta erdi maila
% 8,2
% 53,2
Langile kualifikatuak
% 71,6
% 9,1
Oinarrizko okup.
% 16,4
% 2,9
Ez dago jasota
% 3,7
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.
Jarduera-sektoreak
Jarduera-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera.[25] Estatuan jaiotako gizonen artean,% 54,0 zerbitzuetan ari dira,% 34,1 industrian,% 9,9 eraikuntzan eta% 2,0 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 74,5 zerbitzuetan ari dira,% 13,9 industrian eta% 10,2 eraikuntzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean% 86,4 zerbitzuetan ari dira,% 11,7 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz,% 94,8 zerbitzuetan ari dira,% 4,5 industrian.
2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 69 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 897 hektareanekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[26][oh 2]. Udalerriaren azalera 35,6 km² denez, NAE lurraldearen% 25,2 da[27]. Lur-erabileraren arabera, NAEren% 98,5 larre iraunkorrak (884 ha, 68 ustiategitan),% 1,1 lur goldagarria (10,3 ha, 19 ustiategitan),% 0,3 arbolak (2,6 ha, 4 ustiategitan) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,41 ha, 24 ustiategitan)[oh 3].
Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
25%
75%
NAE · 897 ha (% 25,2)Gainerako azalera · 2.663 ha (% 74,8)
NAE, lur-erabileraren arabera
99%
Lur goldagarria · 10,3 ha (% 1,1)Larre iraunkorrak · 884 ha (% 98,5)Arbolak · 2,6 ha (% 0,3)Baratzeak · 0,41 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.
Turismoen batez besteko adina 12,8 urtekoa zen; turismoen% 9,1k 4 urte baino gutxiago zituen, eta% 9,5k 25 urte baino gehiago[29]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen% 57,7 diesel zen eta% 41,1 gasolinazko; 31 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,8; probintzian% 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen% 4,8k zuen 0 edo ECO etiketa, eta% 27,3k ez zuen etiketarik[oh 5].
2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, sei zinegotzi guztira. Herrirako plataformak lau lortu zituen, eta UPN alderdiak bat.
Berako alkatetzat Eusko Abertzale Ekintza alderdiko Iosu Iratzoki Agirre atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik lau lortu zituen ezker abertzalearen zerrendak. Botoa baliogabeak 75 izan ziren (emandako guztien %3,82), eta boto zuriak 125 (botoen %6,63). Abstentzioa, berriz, %34,72 izan zen.
Berako Udala (2007)
Alderdia
Botoak
Zinegotziak
EAE
596
4
EA
485
3
EAJ
366
2
Aralar
314
2
2011nBildu (4 zinegotzi) izan zen bozkatuena. Hala ere, Marisol Taberna (Aralar) aukeratu zuten alkate, bere alderdiaren (4) eta EAJren (2) botoekin; Beran ez zen NaBai 2011ren zerrenda bateraturik izan. UPNk hautetsi bakarra lortu zuen, eta PPk bat ere ez.
Udaletxea 1774 eta 1776 urteen artean eraiki zen estilo barrokoan. Hiru zatitan banaturiko eraikin handi eta sendoa da. Beheko solairuan, sei arkudun ataria dago, alboetan harlanduen bidez estalduraraino iristen direnak. Eraikineko beste bi zatiek, simetria gordetzen dute eta margozturiko dinteldun hutsalez osaturik daude. Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.
Itzea, Barojatarren etxea, Xantel errekaren ertzean.Itzea, Baroja sendiaren bizilekua, auzoari izena ematen dion etxea. XVII. mendearen azkenaldian eraikia, egurrezko hegatzeko taila ikusgarria du. Hegatzak pizkunde garaiko estiloa du, XVI. eta XVII. mendeetan Nafarroan eta Aragoiko etxe eta jauregietan ohikoa den estilokoa. 1912an erosi zuen Baroja familiak. Etxearen ondoko zelai batean Jorge OteizakPio Barojaren omenez egindako oroitarria dago.
Herriko Etxea. Estilo neoklasikokoa, 1776an eraikia. 1983an, fatxada berritzean, pintura aztarnak agertu ziren, eta horietan oinarrituta, Julio Caro Barojak marrazkiak egin zituen eta Juan Ignacio Larramendi margolari beratarrak pintatu zituen.
San Esteban eliza udaletxetik.San Esteban eliza. Defentsarako erabilitako dorretxe gotiko bat zen oinarrian. XVI. mendetik aitzinera eliza gisa erabili zen, eta 1632. urte aldera berritu eta handitu zuten. Gurutze latindarreko oinplanoa du eta gurutze-ganga nabarmenak ditu. Erretaula nagusia neoklasikoa da, XIX. mendekoa. Organoa da artelanik garrantzitsuena. Aquilino Amezuak egina, 1895ean, Nafarroako organo erromantiko onenetakoa da. Nafarroako Gobernuak Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuen.
Donfelipebaita. XVIII. mendeko arkitekturaren eredu bat da, gerora elementu gehiago erantsi bazaizkio ere. Hegoaldera ematen duen bortz arkuko galeria du hiru solairuetan.
Eltzaurpe ttiki. Etxeak arrasto gotikoak ditu bazter bateko leihoan eta fatxadako atean. Eguzkia, IHS hizkiak, ilargia eta lanerako tresnak ditu zizelkaturik ate gainean. 1638an Bera osorik erre zuen sutea baino lehen, mota horretako etxeak ohikoak ziren herrian.
Lazarobaita. XVII. menearen hondarrean eta XVIII.aren hasieran eraikia, egurrezko tailu tipikoak ditu. Etxearen alde bakoitzean sarrerako ate bana ditu, eta erdian bertze bat handiagoa, toskanar itxurako bi zutabez hornitua. Bigarren Karlistaldian Carlos VII.ak etxe honetan egin zuen lo.
Karnaxenea. Frantziarren eraso militarren ondorioz herriak su hartu zuen 1638ko uztailaren 16an. Gertaera hura gogorazten du etxe horretako zurezko habean idatzitako testuak. Antza denez, Salbat Altzate Urtubik, Altzateko Jaunak, zuzenean parte hartu zuen bere herriaren erasoan.
Zelaia. Harri landuko baserria. Etxearen aitzineko aldeak eta bazterrak neurri bertsuak izatea deigarria da. Beheitiko solairuaren erdialdean gune zabal bat dago, garai batean bidezidorra izandakoa.[30]
San Migel zubia. Zubi horrek San Migel zubiko gudaldiaren testigu izan zen. 1813ko irailaren 1ean, bezperan Donostia erre ondotik, tropa frantziarrak ihesi zihoazela, Bidasoa gaineko zubi horretan borrokaldi latza izan zuten tropa ingelesekin. Gosea eta pobrezia handia utzi zituen borrokaldi hark hurrengo hamarkadan Bortzirietan.
Musikaren esparruan tradizio luzeko herria izan da Bera. Herrian jaiotako edo bizi izandako musikarien artean, aipatzekoak dira Isidoro Fagoaga (Bera, 1893 - Donostia, 1976) tenorra, Mikel Irazoki (M-ak, Bizkarhezurra, Miguel Bose...) eta Fernan Irazoki (M-ak, Fito y los Fitipaldis...) anaiak, Joseba Irazoki (Maixa ta Ixiar, Xabier Montoia band, Onddo, Do, On Benito...), Iñigo Telletxea eta Igor Telletxea (Xabier Montoia band, Anje Duhalde, Triki ta ke...) anaiak, Javier Perez de Azpeitia pianojolea, Petti bakarlaria, Xabier Erkizia (Gutariko bat, Voodoo Muzak, Café Teatro, Billy Bao...) soinu artista, Joseba B. Lenoir, Estitxu Pinatxo, Josu Goia kantaria, Beñardo Goietxe (Morau eta Agotak, Noise Hole, Mugaldekoak...), Mikel Etxegarai (Gutariko bat, Voodoo Muzak, Mengele Quartet, Bizarra..) eta abar.
Berako inauteriak: Hausterre asteazkenaren aitzineko egunetan ospatzen dira inauteriak:
Ortzegun gizena: Goizean haurrak ateratzen dira puska biltzea egitera zingar-arraultze eskean. Arratsaldean, aldiz, Inudeak eta artzainak dantzatzen ibiltzen dira.
Larunbata: Kaldereroen konpartsa.
Igandea: Inudeak eta artzainak konpartsa. Mutilak neskaz janzten dira, eta neskak mutilaz. Dantzariekin batera hainbat pertsonaia bitxi agertzen dira, musikariekin batera.
Astelehena: goizean Zingar-arraultze eskea egiten da baserrietan eta karriketan. Inauterietako egun handia.
Besta Berri eguna: Gorpuzti egunez prozesioa egiten da. Txistulariek Alkate soinua jotzen dute, Berako doinua, besta honetarako bereziki egina. Prozesioaren ibilbidean maindire bat zabaltzen da bidearen erditik, eta honen bazterretan iratzea zabaltzen da. Paretetan, aldiz, loreak eta adaxkak paratzen dira. Herriko bandera dantzatzen da egun horretan.
Ekobera: ekainean produktu ekologikoen azoka egiten da.
Sanesteban bestetako dantza (2014-08-03)Sanesteban bestak: herriko zaindariaren bestak abuztuaren 2tik 6ra arte izaten dira (abuztuaren 3a, Done Eztebe eguna). Musika, dantzak, herri kirolak, kukaina eta mota guzietako ikuskizunak izaten dira. Zaindariaren egunean, Done Ezteberen ohoretan meza nagusia izaten da, eta ondotik Berako bordon dantza eta makil dantza dantzatzen dira. 2018an, lehen aldiz emakume bat izan zen kapitaina, eta hark gidatu zuen bordon dantza.[35] Arratsaldean, berriz, Berako aurreskua.
Lurraren Eguna: urriko 4. igandean, Gure Txokoa Elkarteak antolatua, eskulangileak, gasna eta sagardo lehiaketak, bertako produktuen erakusketa, musika, dantzariak eta abar biltzen dituen besta eguna.
Olentzeroa: abenduaren 24an Olentzerori kantatzen zaio. Arratsaldean haurrak ateratzen dira Olentzero eta bertzelako eguberri-kantak abestuz. Ilunabarrean helduen txanda izaten da.
Urtezaharra
Glin-glan: Urtezahar arratsaldean, haurrak auzoz auzo ibiltzen dira, etxeko atarietan Glin-glan, glin-glan, duenak ez duenari eman kantuarekin eskean. Fruitu lehorrak, goxokiak, frutak eta abar botatzen dira leihoetatik.
Diostesalbea: Urtezahar ilunabarrean kopla kantuan ibiltzen dira urte zaharra agurtuz, eta urte berria opatuz.
↑0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
↑INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
↑Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
↑Beste abere mota batzuen datuak ez dira argitaratu, sekretu estatistikoa dela eta (ustiategi gutxi dagoenean, INEk ez ditu datuak zabaltzen, ustiategiak identifika ez daitezen).
↑DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.